Pribatutasun politika

Erabiltzeko jarraibideak

"Pribatutasun politika" izeneko atal bat sartuko da EUSKAMPUS FUNDAZIOAREN web orrietan. Horretarako, pribatutasun politika horretarako esteka bat jarriko da web orrietan; estekak irisgarria izan behar du (komeni da webgune bakoitzaren hasierako orrian jartzea). Bestalde, "Cookieen politika" izeneko beste atal bat sartu behar da; aurretik bereizita egongo da, eta bere esteka izango du. Atal hori “COOKIEN POLITIKA”

dokumentuan jasota dago

Pribatutasun politikako testua

Pribatutasun politika honen helburua da [adierazi EUSKAMPUS FUNDAZIOAREN erakundea](a)(r)en datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazioa ematea eta interesdunek zer eskubide dituzten azaltzea, honako hauen arabera: 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (DBEDBLO).

1. Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak

Titularra: EUSKAMPUS FUNDAZIOA
IFK / IFZ: G95658688
Telefonoa:
Erregistro datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta (F-312 zk.).

Ondoren zerrendatzen diren datu tratamenduen arduraduna da. Harekin harremanetan jartzeko, honako bide hauek erabil daitezke:

  • Postaz, helbide honetara: Errektoretzako eraikina, Sarriena auzoa z.g., PK: 48940, Leioa – (Bizkaia)
  • Helbide elektroniko honen bidez: lopd@euskampus.eu.

2. Datuen tratamendua: xedeen, oinarri juridikoen eta hartzaileen deskribapena

EUSKAMPUS FUNDAZIOAk badu bere ardurapeko Tratamendu Jardueren Erregistro bat, eta bertan zehazten dira tratamenduaren xedeak, haiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOaren 30. artikuluan aurreikusitako gainerako elementuak. Jarraian, webgune honen bidez egindako tratamenduak aipatzen dira, bai eta bezeroekin, hornitzaileekin eta negoziazio edo enpresa harremanak dituen gainerako eragileekin lotutako beste batzuk ere:

Tratamenduak Tratamenduaren xedeak Legitimazioa
Web orria Xedeak Harremanetarako formularioaren bidez jasotzen diren eskabideak kudeatzea eta, hala badagokio, arreta ematea
Legitimazioa Interesdunaren baimena
Xedeak Ondoriozko kontaktuak izatea
Legitimazioa Kontratu betebeharrak betetzea
Xedeak Elkarlaneko lan plataformak kudeatzea
Legitimazioa Interesdunaren baimena
Bi alderdien interes legitimoa

3. Datuen kontserbazioa

Tratamendu bakoitzean, datuak gorde egingo dira hasitako harremanak iraun bitartean, eta, ondoren, aplikatu beharreko legezko epeetan eta datuak biltzeko helburuak betetzeko behar den denboran, bai eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran ere. Tratamendu bakoitzerako behar diren datuak baino ez dira eskatzen. Gure online formularioetako datuak ez jakinarazteak berekin ekarriko du eskaerei ezin erantzutea.

4. Eskubideak baliatzea

Gure posta helbidera edo LOPD@euskampus.eu helbide elektronikora idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu, araudian aurreikusitako egoera eta baldintzetan:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: datuak tratatzen ari diren ala ez jakiteko.
  • Zuzentzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea: tratamendua bertan behera uzteko, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
  • Aurka egiteko eskubidea: inguruabar zehatzetan tratatzeari uzteko.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan tratamenduaren irismena mugatzeko, baina datuak gordetzea bermatuta.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: aldez aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidaltzeko eskatzeko.
  • Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan errebokatzeko eskubidea.
  • Kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazio bat egiteko eskubidea, bere eskubideak baliatzeko.

Bere eskubideak baliatzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko du.

5. Zer segurtasun neurri dauzkagu ezarrita?

EUSKAMPUS FUNDAZIOAk datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzea hitzematen du, eta behar diren neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatu edo eskuratzea eragozteko, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.

EUSKAMPUS FUNDAZIOAk beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ditu ezarrita dauzkan datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea eragozteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta arriskuak –giza ekintzaren edo ingurune fisiko edo naturalaren ondoriozkoak izan– kontuan hartuta, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.

6. Beste webgune batzuetarako estekak

Web orri honetan baliteke egotea EUSKAMPUS FUNDAZIOAk kudeatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuekiko hiperestekak. Horregatik, EUSKAMPUS FUNDAZIOAk ez ditu bermatzen, webgune horietako edukien zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna edo pribatutasun praktikak, eta ez du horren erantzukizuna bere gain hartzen. EUSKAMPUS FUNDAZIOArenak ez diren webgune horiei informazio pertsonala eman baino lehen, kontuan izan oso litekeena dela haietan datu babesaren arloko betebeharrak guk bezala ez betetzea.

7. Pribatutasun politika eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukia aldatu ahal izango da, gerta daitezkeen lege aldaketetara egokitzeko, bai eta kontrol agintaritzek emandako irizpide eta jarreretara egokitzeko ere.

Pribatutasun politika 2021eko ekainaren 16an eguneratu zen azkenekoz.