Araba Talent 2. edición
  • Albisteak

Araba Talent-en II. Edizioan izena emateko epea zabalik dago!

Arabako Foru Aldundiaren Araba Talent prestakuntza-beken programaren II. Edizioa hasi da. Programa Araban jaio edo bizi diren eta nazioarteko erreferentziazko zentroetan prestakuntza espezializatua egin nahi duten ikasle graduatuentzat zuzenduta dago.

Ikasle bekadunek nazioarteko unibertsitateek ematen dituzten izen handiko programetan egingo dute prestakuntza. Une honetan, prestakuntzen katalogoak sei unibertsitate ditu berretsita – Finlandian, Belgikan eta Erresuma Batuan –, eta edizioan zehar zabaltzen joango da.

Espezializazio ikasketak amaitu ondoren, ikasleak Arabako enpresa sareko erreferentziazko enpresen proiektu estrategikoetara lotuko dira eta enpresek bere gain hartuko dute kontratazioa.

Bekak ikastaroko matrikularen kostua eta mantenu-gastuak bere gain hartuko ditu.

Izena eman webgunean zure eskaera aurkezteko!

✉ Edo info@arabatalent.eus helbidera idatzi.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.