2019ko Euskampus Bordeaux Eguna

2019ko Euskampus Bordeaux Eguna

2019: Azaroak 29, La Bastide (Bordele)

2019ko edizioa

Hilaren 29an egingo da 2019ko Euskampus Bordeaux Eguna, Bastide Campusean, Bordeleko Unibertsitatearen Kudeaketa Zientzien Unibertsitate Poloa (PUSG) kokatuta dagoen lekuan (15 rue Abadie - 33100 Bordele).

Euskampus-Bordeaux Egunean egiten dute topo Euskampusen barnean sustatzen diren funtsezko bi egitasmo nagusiek: Jakintza Guneen Komunitateak eta Euskampus-Bordeaux Campusak. Ekitaldia (lehen edizioa 2018ko azaroaren 30ean egin zen, Donostian) 2014, 2015 eta 2017 urteetako Euskampus - Bordeaux sinposioen eta 2017ko Euskampus Egunaren oinordeko da.

Euskampus-Bordeaux Eguna aukera paregabea da jakintza guneetako parte-hartzaileek eta mugaz gaindiko lankidetzarako egitasmoetakoek egin dituzten aurrerapenen berri eman diezaioten Euskampusen kide diren erakundeei. Gainera, Euskampus-Bordeaux Eguna gizarte topaketarako gune ere bada, baita berezko hizkuntza eta kultura aberastasunaz gozatzeko eta laguntasun eta adiskidetasun harremanak ezartzeko parada ere.

Euskampus-Bordeaux Eguna jardunaldi ireki bat da eta UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, DIPCko eta Tecnaliako kide guztiei eta haien kolaboratzaile estrategikoei zuzenduta dago. Gainera, bigarren edizio honetan, Bilbo eta Bordele hirietako ordezkariek ere parte hartuko dute topaketan, garatzen ari diren ekimenak bertatik bertara ezagutzeko. Era berean, hiri bion arteko lankidetza hitzarmenaren berri izango dugu.

Programa

Hona Euskampus-Bordeaux Eguneko behin betiko programa:

  • 10:15 - 11:00 Akreditazioa eta ongietorria egiteko kafea
  • 11:00 - 11:30 Irekiera instituzionala
  • 11:30 - 13:30 Osoko bilkura
    Euskampus Bordeaux begi kolpe batez
    LTCen prozedura berria
    Elkarlaneko proiektuak
    Familia argazkia
  • 13:30 - 15:00 Luncha hizlariekin
  • 15:00 - 15:30 Nire tesia 180 segundoan
  • 15:30 - 16:00 Abian diren nazioarteko proiektuak
  • 16:00 – 16:30 Bilbo - Bordele elkarlan estrategikoa
  • 16:30 - 16:45 Itxiera instituzionala
  • 16:45 – 17:00 Graphic recording itxiera
  • 17:00 – 17:30 Agur esateko kafea eta freskagarriak
  • 17:30 Bilbora eta Donostiara itzultzeko autobusen irteera.
Euskampus Fundazioa-ren isotipoa