Taldea
Scroll01/ Taldea
Euskampusen
talde operatiboa
Euskampus Fundazioak talde operatibo moldaerraza eta diziplinartekoa du, Fundazioak bere gain hartutako erronkei erantzuteko gaitasun handikoa.
Igor Campillo Zuzendaria
Euskampus Fundazioaren maila guztietako estrategiaren eta errendimendu orokorraren diseinuaz eta hedapenaz arduratzen naiz.
Euskampus Fundazioaren estrategiaren eta errendimendu orokorraren diseinuaz eta hedapenaz arduratzen naiz.
Nire karreraren azken urteak Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusa (CEI) bultzatzen eman ditut, lehenik UPV/EHUtik, eta 2011ko abendutik aurrera Euskampus Fundazioko nire zuzendari postutik. Behin Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektua amaituta, Euskampus Fundazioarentzat planteamendu bat diseinatzen lan egin dut, CEI proiektuaren jarduera nuklearrak sendotu eta sistematizatu ahal izateko. Fundazioaren jarduera dibertsifikatzea ere bai, konplexutasun handiko jokaleku berriak arakatuz eta ikuspegi sistemikoak dituzten diziplinaz gaindiko kooperatiba-dinamikak landuz. Unibertsitateko mundua, zientzia, teknologia eta gizarte eta espezie gisa dugun bilakaerarekin duen harremana maite ditut.
Zientzietan lizentziatua eta doktorea Fisikoak, UPV/EHUren eskutik. Kazetaritzan eta komunikazio zientifikoan unibertsitate-aditua UNEDen.
Irakasle gisa lan egin dut UPV/EHUko Zientzia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Sailean, eta irakasle gisa UNEDen (1998-2000), nazioarteko proiektuen ingeniaria Gamesa Energian (2000), ikertzailea eta proiektuen burua LABEIN-Tecnalian (2000-2006), irakaslea Deustuko Unibertsitatean (2002-2003), proiektuen eta komunikazioaren arduraduna CIC nanoGUNEn (2006-2009), SPRIko NanoBasque Agentziako managerra (2008-2009) eta Deustuko Unibertsitateko Teknologia Institutuko zuzendaria (2009-2011).
Web of Knowledgen indexatutako nazioarteko 80 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea naiz, eta 3 patenteren egilea. Atom by Atom eta Passion for Knowledge kongresuen koordinatzailea izan nintzen, Donostian 2009an eta 2010ean, hurrenez hurren.
Irakurzale amorratua, batzuetan pentsatzera eta istorioak idaztera bultzatzen nau. Etengabe ikastea, adimena zabalik edukitzea, konfiantza izatea eta beti onena itxarotea, jakin-minak gidatzen nau baliagarritasunak baino gehiago. Zen meditazioa edo antzeko zerbait, kontenplazio-praktika, inoiz ez dut zientzia espiritualtasunarekin bateraezina ikusi. Igeri egitea eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait. Nahiago dut natura hiri-ingurune handiak baino, nahiz eta noizean behin hiri handietan galtzea gustatzen zaidan. Eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, lau haurren aita naiz, eta haiekin partekatzen dut aurreko guztia.
Katixa Peigneguy Euskampus-Bordeaux
Euskampus Bordeaux mugaz gaindiko campusaren animazioaren arduraduna naiz. Programa estrategiko horrek prestakuntza, ikerketa, nazioartekotzea eta lurralde-sustraitzea elkartzen ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen EHU, eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko aliantzak bultzatzen du.
Bordelen, Rennesen eta Madrilen letrei, hizkuntzei, soziologiari, politika-zientziei eta kudeaketa publikoari buruzko ikasketa kutunak eginez gozatu ondoren, 2004an ibilbide profesionalari ekin nionetik, lurralde-garapenaren mundu zabalean (bere modu guztietan) murgildu nintzen, zientzia, ikerketa, berrikuntza, ikaskuntza, prestakuntza, kultura eta abar uztartzen zituzten proiektuetan, kulturarteko, mugaz gaindiko (batez ere Espainia-Frantzia) eta nazioarteko dinamikak zeharkatzen zituztenetan. Proiektu horiek batez ere Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa eskualdean egiten dira, niretzat gustukoena den alorrean, nire eguneroko zeregin bihurtu dena 2011ko abenduan Euskampus proiektuan sartu nintzenetik.
Mugaz gaindiko eskualde horren bihotzean jaioa eta hazia naiz, eta betidanik liluratu izan nau Bilbo eta Bordele artean, Donostia eta Baiona artean (edo nire udalerria den Angleten artean) pozez nahasten diren urruntasun eta hurbiltasun horrek; izan ere, eskualde horretan hainbat hizkuntza, kultura eta ikusteko, egiteko edo izateko modu elkarren ondoan daude, batzuetan elkarren aurka, baina askotan elkartzen dira eta beti hitz egiten dute.
Hain antzekoak eta aldi berean hain desberdinak izanik, aberastasun eta aukera ugari eskaintzen dituzte eremu guztietan eta merezi du aberastasun eta aukera horiek ikasle, ikertzaile, erakunde eta eskualdean dagoeneko instalatuta dauden edo haien ahalmenak erakarrita etortzen diren enpresa gehiagok hobeto ezagutzea eta aprobetxatzea.
Asko betetzen eta motibatzen nau aukera horiek, nire mailan, «detektatzen», «sorrarazten», ezagutzen, ezagutarazten eta benetako proiektu bihurtzen laguntzeak, aukera horiek gauzatuko dituzten erakundeen eta, batez ere, aukera horiek «hezurmamituko» dituzten pertsonen ondoan egonda.
Horregatik, uste dut dagokidan tokian nagoela Euskampus fundazioan, nire eginkizuna betetzen: bidelagun, laguntzaile, bitartekari «lotura-eragile» eta «zubi» izanik pertsonen eta erakundeen artean eta unibertsitateko, erakundeetako eta enpresaren alorreko eragileen artean, horiek guztiek elkarlanean arituz asko irabaziko baitute, beren sorburutik haratago, Europan eta nazioartean, zabalduko diren proiektuak elkarrekin eginez.
Itxaso Etxebarria Zabalkunde eta Eleaniztasuna
Komunikazio eta Eleaniztasunaren arduraduna naiz Euskampusen.
Euskampus taldeko kide naiz 2012 ezkero. Une horretatik aurrera, dudan profil balioaniztunari eta laueleduna izateari esker, askotariko izaera eta konplexutasuneko aupadei aurre egin diet, besteak beste, Ezagutza Guneen lankidetza ikerketan; zehazki, Komunikazio Globaleko Heraklito Gunean edo gure nazioarteko topaketen koordinazioa: Euskampus Bordeaux Eguna.
Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Ingeles Filologiako sekzioan, Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate ikasketa Université de Pau-et des Pays de l’Adour-en osatu nituen. Masterra Kanpoko Merkataritzan UPV/EHUko Elkano Enpresa Ikasketen Eskolan (MACEX), masterra Enpresa Kudeaketan UPV/EHUko Bilboko Ingeniari Eskolan (GECEM) eta Euskaliteko ebaluatzailea. Egun European Master on Multilingualism and Education amaitu berria, UPV/EHUko Filosofia Hezkuntza eta Antropologia Faktultatean, DREAM, Donostia Research Group on Multilingualism and Education ikertaldea buru dela. Gaur egun, nire ikerketa-arloak eleaniztasuna du ardatz, gizarte-kohesiorako tresna gisa, nortasun pluralak eraikitzea eta partekatzea erraztuko duten tresnak eta dinamikak aztertzeko. Oraingoz, Doktoretza ikaslea naiz, Hizkuntza, Hezkuntza eta Gizarte arloaren programan.
Hollister-en (Kallfornia, AEB) biz izan naiz. Bertan amaitu nituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Erresuma Batuan ere bizi izan naiz. Bertan, ikasle taldeen ikastaro-egonaldien arduradun aritu naiz. Gainera, Frantzian unibertsitate ikasketak egin nituen.
Esparru profesionalean, irakasle titular izan naiz Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Eskolan eta Bilboko Merkataritza Ganberan, UPV/EHUko Goi Mailako Ingeniari Eskolan, Enpresa eta Administrazio Publikoan (Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA eta Petronor, besteak beste). Oso urte atseginak izan ziren. Irakaskuntzak zentzua ematen dio zure lanari, sarritan hori sozialki behar adina aintzatesten ez bada ere. Baina, bokaziozkoa bada, barne onura handiak dakartza.
Administrazio Publikoan ia 7 urte eman ondoren, udal artxibozainaren alboko gisa, eta Getxoko Udaleko Kalitate Batzordeko kide gisa, aholkulari aritu nintzen Estrategia Localekin eta EUDELekin, Bizkaia eta Gipuzkoako euskal udaletan Tokiko Berrikuntza Agendak hedatzen.
Izugarri gogoko dut mugitzen gareneko errealitatearen egituraketei buruzko ele anitzetako azterlana, baita ikuspegi soziolinguistikoetako aldearekin lotutako ikusmina, eta hizkuntzen aniztasuna eta haien karga kultural inplizitua aplikatzen dituzten metodologiak miatzearen potentziala. Agian, horregatik jarraitzen dut ikasten. Beti adi nago inguruan ditugun profil soziokulturalen truke emozionalari eta horien interpretazioei.
Oso “spinning” zalea naiz, edo, besterik gabe, bizikletan ibiltzea gustuko dut. Deskonektatzen eta nire endorfinen maila puntuan jartzen laguntzen didate. Grina pribatu bat? Musika, bere bertsio guztietan, eta, jakina, naturak egunero eskaintzen digun edertasunari so egitea, doako pribilegio horrekin gozatzea eta nire 3 seme-alabei erakustea.
Julieta Barrenechea Euskampus-Bordeaux
Goi mailako hezkuntzaren arloan hezkuntza eraldaketa eta kalitatezko enplegagarritasuna sustatzen duten proiektuen arduraduna naiz.
Euskampus Fundazioan dudan egitekoa, nagusiki, ikaskuntza kolaboratiboko ekosistemak sustatzea da, unibertsitatearen eta lurraldeko premia sortu berrien arteko harreman estuak eta dinamikoak ezartzen dituztenak.
Azken urteetan, irakasle, ikasle eta erakundeekin batera, Challenge Based Education (CBE) ereduan oinarritutako metodologiak esperimentatu eta finkatu ditugu, erakunde eta giza gaitasunak aktibatzeko bultzatzailetzat. Prozesu horien bitartez, pertsonek eta erakundeek ezagutzak eta praktikak partekatzeko aukera ematen dugu, arazo konplexuetarako erantzunak elkarrekin eraikitzeko.
Eraldaketa azeleratuen eta ziurgabetasunaren testuinguruan, partekatzen dugun helburua da inpaktu handiko unibertsitateko prestakuntza esperientziak proposatzea, etorkizuneko profesionalak lider izateko presta daitezen sormena, pentsamendu kritikoa, bikaintasuna eta egungo erronkekiko konpromisoa baliatuta.
Nire ibilbideak zorroztasun akademikoa eta diziplinaz gaindiko baterako sorkuntzako prozesuetako esku hartzea eta laguntza uztartzen ditu. Zientziaren Filosofiako Europako doktorea naiz, Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen Kudeaketako masterduna (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU) eta Soziologian lizentziaduna (Buenos Aireseko Unibertsitatea).
Ezagutza eta berrikuntza sareen harreman kalitatearen sustapenari, kudeaketari eta ebaluazioari buruzko ikerketa eta azterlanetan parte hartu dut. Gradu eta masterreko programetan irakasle izan naiz Buenos Airesko Unibertsitatean, Bordeleko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean. Esperientzia dut eskualdeko, estatuko, Iberoamerikako eta Europako deialdietako proiektuak koordinatzen eta horietan parte hartzen, mugaz gaindiko eremuan arreta jarrita.
Izugarri gustatzen zait nire lana, eta atzeraelikatu egiten nau, bereziki taldean lan egiten dudanean.
Oso gustuko dut itsasoan igeri egitea, mendian taldean ibiltzea, bidaiatzea, irakurtzea eta ekitaldi artistiko eta kulturaletan parte hartzea.
Raquel Tabares Finantza Kontroller
Fundazioko Finantza Controller naizenez, haren ekonomia eta finantza kudeaketaz arduratzen naiz.
UPV/EHUko lizentziaduna naiz Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. Nire prestakuntza Nazioarteko Kontabilitateari buruzko graduondoko bat eginda osatu nuen, eta, gero, Kontu Auditorearen titulua lortu nuen. Nire ibilbide profesionala Hezkuntzan hasi zen. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eman nituen eskolak, eta, beranduago, auditoria eremura igaro nintzen. Kontu auditore gisa, enpresa mota ugarien errealitatea ezagutu dut: kooperatibak, fundazioak, elkarteak, enpresatako nazioarteko enpresak. Auditore kontuak zein aholkulari lanak egin ditut horietan, eta, horri esker, profil polibalente bat erdietsi dut. Profil hori oso baliagarria izan zait beranduago finantzako zuzendari gisa izandako esperientziarako. Hobetzeko eta ikasteko gogoak zuzendu ditu nire bizitzan eman beharreko urratsak, lan arloan nahiz eremu profesionalean.
Pertsona apaltzat dut neure burua, gauza txikiez gozatzen dut eta nire plazer handienetako bat irakurtzea dut.
Ruth Mayoral López Goi-mailako Hezkuntza Programen arduraduna Euskampus Fundazioan
Euskampusen unibertsitateko ekosistemaren eta industriaren arteko lotura bultzatzen lan egiten dut. Nire helburua da berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia indartuko duten lankidetza-proiektuak sortzea, eragile akademiko, instituzional eta enpresarialen artean sare estrategikoak sortuz. Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2021).
Soziologian lizentziatua (EHU, 2009), ondoren Gazteria, Ikerketak, Politikak eta Profilak Masterra egin nuen (EHU, 2010). Nire ibilbidean zehar, ezagutzaren transferentziara eta berrikuntza aplikatura bideratutako ekimenen buru izan naiz, ingurune konplexuetan erakundeen arteko sareak eta aliantzak kudeatuz. Nire esperientziaren barruan sartzen da lurraldea garatzera bideratutako programak definitzea, bai eta diziplina anitzeko erakunde eta talde anitzekin hitz egitea ere.
Munduko erronkek askotariko begiradak eskatzen dituzte. Dena elkarri lotua dago, eta Kultura eta Hezkuntza funtsezkoak dira hori ulertzeko eta eraldatzeko. Horixe da nire eguneroko lanari heltzeko abiapuntua.
Bizitzan, lanean bezala, beste pertsona batzuen ikuspegian eta jardunean, positibotasunean eta ikasteko eta eraikitzeko gogoan konfiantza izatearen aldeko apustua egiten dut. Aniztasuna, lankidetza eta errespetua. Hitzarekiko konpromisoa.
Lanetik kanpo, musikaz zein isiltasunaz gozatzen dut. Baita kulturarekin zerikusia duen guztiaz, naturan ibiltzeaz eta boxeoa egiten saiatuz kolpeak saihesteaz ere.
Miriam Ruiz Ikerketa eta berrikuntza kooperatiboaren arduraduna
Soy Responsable de Investigación e innovación Cooperativa, coordinando y dinamizando las comunidades de Polos de Conocimiento en Euskampus y el conjunto de actuaciones cooperativas.
Entré a formar parte del equipo en enero de 2020, iniciando con gran entusiasmo esta nueva fase profesional centrada en aportar valor a los Patronos de Euskampus y al conjunto del Sistema Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación a través de un proyecto de dinamización de las valiosísimas capacidades con las que en materia de I+D+i cuenta el País Vasco en general, y la comunidad Euskampus en particular.
Durante los últimos 10 años he sido responsable de programas y de internacionalización en la Fundación General del Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) ideando, implementando y coordinando varias iniciativas de apoyo a la internacionalización y transferencia de conocimiento de los investigadores y facilitando la colaboración entre la ciencia y la sociedad, sin dejar de lado el seguimiento y medición de impacto de los mismos. En este periodo he realizado estudios de las capacidades de investigación tratando de identificar tendencias, me he encargado de la gestión económico-financiera y de comunicación /difusión de diversos proyectos encaminados a fomentar la colaboración con distintos agentes del sistema de I+D+i por parte de los grupos de investigación, así como de organizar workshops y proyectos colaborativos acerca de temas específicos para catalizar la colaboración público-privada.
Licenciada en Administración y Dirección de Empresas por la Universidad de Deusto, una beca de la Diputación Foral de Bizkaia me permitió cursar un posgrado en ciencias políticas y derecho de la UE en la Universidad Católica de Lovaina (UCL), gracias a la cual inicié mi carrera profesional en el ámbito de la consultoría internacional (Technopolis Innovation Group), viviendo mis primeros años de actividad laboral en Bruselas, viajando por todo el mundo y desarrollando mi trabajo en inglés y en francés.
Desde hace unos años inicié el programa de Doctorado en Economía y Gestión de la innovación que trato de compaginar con mi trabajo.
Mi experiencia anterior me ha enfrentado a las grandes diferencias que existen entre los agentes de entornos y culturas tan diferentes, como son las empresas que se rigen por las reglas del mercado, la exigencia del ámbito académico e investigador y la vocación de servicio de las instituciones del sector público. Veo esas diferencias como una oportunidad para identificar complementariedades que resulten en sinergias de alto valor.
Soy una persona muy activa, trato de estar bien informada y seguir siempre aprendiendo. La felicidad reside en la grandeza de las pequeñas cosas, me gusta practicar deporte y pasar mi tiempo libre con familia y amigos haciendo planes al aire libre o disfrutando de la oferta cultural del sitio en el que esté en cada momento. Viajar es siempre una buena opción para desconectar, tomar perspectiva y abrir la mente.
Ibon Iturriaga Ikerketa Programen Arduraduna
Ikerketa programen arduraduna naiz. Nire egitekoa, Euskampusen, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema osoan nahiz ehun sozioekonomikoan eragin potentzial handia duten, eta lankidetzakoak edo eragileak diren programak eta proiektuak diseinatzea, gauzatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea da.
Ekonomia Zientzietan lizentziatu nintzen UPV/EHUn, Ekonomia Matematikoaren espezialitatean. Horrez gain, ikertzeko gaitasuna eta Ekonomia eta Ogasun Publikoetako Ikasketa Aurreratuen diploma eskuratu nituen UPV/EHUn; eta aldi horretan, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko bekadun izan nintzen. Balorazio kontingenteko eta ongizate ekonomiako doktorego ikastaroak egin nituen Göteborgeko Unibertsitatean. Ondoren, lehiakortasun eta eskualdeko garapeneko executive master bat egin nuen Deustuko Unibertsitatean.
Aholkularitzan hasi aurretik, irakasle elkartu izan nintzen Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Mikroekonomia eta Jolasen Teoria irakasgaiak eman nituen. Ondoren, aholkularitzan nenbilen bitartean, Deustuko Unibertsitateko (Komertziala) Politika Ekonomikoko irakasle ere izan nintzen.
Nire karrera profesionalaren zatirik handiena aholkularitzara lotuta egon da, Eskualdeko Garapenaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren arloetan; eta Socintec, Azertia, Indra eta Minsait enpresetan egin dut lan, besteak beste.
Ibilbide horretan zehar, administrazio publikoentzako estrategiak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut; hala nola, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planetan, Unibertsitate Planetan edo RIS3 Estrategietan. Horrez gain, aholkularitza estrategikoaren esparruan, sektore pribatuan ere lan egin dut, non enpresa eta erakunde klusterrentzako berariazko estrategiak garatu ditudan.
Estrategia horien ezarpenari dagokionez, azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta I+G+b arloko laguntza baliabideak martxan jartzeko planak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut, eta askotariko proiektuak ere gauzatu ditut lankidetzari, nazioartekotzeari, inbertsioak erakartzeari eta norgehiagoka programetan parte hartzeari lotutako erronkei erantzuteko.
Politika publikoen zikloa osatzeko, Berrikuntza Sistemen, erakundeen eta baliabideen jarraipen, ebaluazio eta eragin analisiak ere egin izan ditut.
Ikastea gogoko dut. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza maite ditut.
Ander Barreiro Arrugaeta Proiektu Estrategikoen Arduraduna
Bilbon jaio eta Bakion oso errotuta egon arren, Euskadik kanpo igaro nuen haurtzaroaren eta gaztaroaren zatirik handiena. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin nituen, ICADEn (Madril), eta Management masterra, ESCP Europe unibertsitatean (Paris). Ikasketak amaitzean, oso argi neukan hurrengo urratsa zein izango zen: Euskadira itzultzea (azkenean).
Aholkularitzaren sektorean hasi nuen lan ibilbidea: lehen etapa batean, Administrazio Publikoaren erakunde eta organismoentzako soluzioak kontzeptualizatu, diseinatu eta gauzatzen; gero, neure gain hartu nuen Utilities sektoreko enpresa handietarako (zehazki, Iberdrola enpresarako) ingurune teknologiko eta negozio ingurune ugarirekin lotutako proiektuak behar bezala gauzatzearen ardura. Bi etapa horien artean, BBK Fundazioan aritu nintzen, Presidentearen Kabinetean, non erakundea bere jardueran berezkoak diren eremuetan (gizarte ekintza, banku negozioa eta partaidetza industrialen kudeaketa) estrategikoki (bir)kokatzera bideratutako azterlan eta analisiak egin nituen.
Gaur egun, Proiektu Estrategikoen arduraduna naiz Euskampus Fundazioan, eta Basque Quantum (BasQ) ekimenaren Idazkaritza Teknikoko kide naiz, non BasQ Estrategia garatzen eta hedatzen lan egiten dudan; zehazki, laguntzen dut haren ildo estrategikoak definitzen, eta euskal ekosistema kuantikoa indartzera eta Euskadiko Teknologia Kuantikoen inpaktu zientifiko, teknologiko eta industriala maximizatzera bideratutako ekimenak antolatzen.
Jakin-min handiko pertsona naiz, gogoetarako joera duena, eta atsegin dut gauzak zergatik gertatzen diren aztertzea eta ikastea. Irakurzale amorratua naizen aldetik, funtsezkotzat jotzen dut irakurketa, mundua ez ezik, nork bere burua “ulertzeko” ere. Saiatzen naiz oreka lortzen bizitza pertsonalaren eta lanaren artean, eta oso gogokoa dut ahalik eta denbora gehien igarotzea familiarekin.
Glória Nunes Rodrigues Nazioartekotzeko Arduraduna
2021eko ekainean hasi nintzen Euskampus Fundazioan lanean, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza jardueren nazioartekotzea babesteko eta sustatzeko asmoz. European University Alliance ENLIGHT sarearen partaide aktibo naiz, zehazki, inpaktua sortzera bideratutako ekintzak abiarazten ditut. Nazioarteratze arduradun naizen aldetik, Fundazioari Europako hainbat aliantzatan parte hartzen ere laguntzen diot.
Pertsonak gizartea hobetzeko funtsezko eragile direla uste dut. Gure jatorria, sinesmenak, profilak eta interesak edozein direla, daukagun onena besteekin partekatzen badugu, bestelako ikuspuntuetara irekita bagaude eta hurrengo belaunaldietarako planeta hobea eraikitzeko konpromisoa hartzen badugu, gizarteak hobeak izango ditugu, zalantzarik gabe. Hori gertatzeko aukera ematen zuten lekuak ulertzeko eta sustatzeko nahiak eraman ninduen Politika Zientziak eta Nazioarteko Harremanak ikastera eta, geroago, nazioarteko ibilbide profesional bati ekitera.
Nire jaioterrian, Portugalen, hasi nuen ibilbide akademikoa. Lisboako Unibertsitate Berrian Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan graduatu ondoren, nazioarteko diploma bat eskuratu nuen Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan (Sciences Po). Paristik Bruselara joan nintzen, non 13 urtetik gora eman bainituen. Lehen urteetan, Bruselako Unibertsitate Askeko Europako Ikasketa Institutuan (IEE-ULB) Europako Politiketako Master bat egin nuen. Gero, praktiketako ikertzailea izan nintzen hainbat erakunde sindikaletan, Europako Parlamentuko Kanpo Gaietako Batzordean eta lankidetza eta garapeneko aholkularitza enpresa batean.
Portugaleko Ikasketa Estrategikoetako eta Internazionaletako Institutuan (Instituto de Estudos Estratégicos Internacionais, IEEI) denbora labur batez lanean egon ostean, Bruselara itzuli nintzen Energia Eolikoko Europako Elkartera (egungo WindEurope). Europar Batasunak finantzatutako proiektu batzuetan eta askotariko ikerketa ekimenetan hartu nuen parte (politika klimatikoari, energia eolikoaren ingurumen inpaktuari, itsasoko espazioaren antolaketari eta energia eolikoaren sektoreak sortutako enpleguari buruzkoak).
Europako Batzordearen Hezkuntza, Gazteria, Kirol eta Kulturako Zuzendaritza Nagusian egin nuen lan sei urtez, zehazki, Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT ingelesezko sigletan) Enpresa-Unibertsitate Lankidetzako eta Enpresa Hezkuntzako Unitatean. Erakundeari politikei buruzko laguntza eta aholkularitza ematen nion, eta EITren eta EBko bestelako ikerketako eta berrikuntzako hezkuntza ekimenen arteko sinergiak eta osagarritasunak sustatzen laguntzen nion.
2017an Euskadira etorri nintzen, Deustuko Unibertsitateko ikerkuntzako aholkulari, eta Partaidetza Indartzeko Plataformaz arduratu nintzen. Era berean, Deustuko ikerketako ekintzek gizartean zuten eragina indartzen nuen. Egun, zeregin horretaz arduratzen naiz UPV/EHUren Euskampus Fundazioan.
Izugarri gustatzen zaizkit irakurtzea, paseatzea eta itsasoari begiratzea. Pilatesa egiten dut eta nire familia eta bi seme-alabekin ematen dut nire denbora librea.
Iñigo Puertas Eragin Arloko Arduraduna
Euskampuseko Eragin arloko arduraduna naiz, eta erakundearen barruan eraginen araberako kudeaketaren estrategia garatu eta sustatzen dut.
Gizarte Langintzan graduduna naiz, Gizarte Eraikuntzarako Etika Masterra egin nuen Deustuko Unibertsitatean, eta 2020tik Giza Eskubideetako doktorea naiz, erakundeen eraginaren ebaluazioaren espezialitatean, etikaren ikuspegitik.
2020ko uztailean sartu nintzen taldean, erakundeen eraginaren ebaluazioaren arloan eskuratzen joan naizen eskumen eta gaitasunak garatu eta indartzeko erronka onartuta.
Aurretik, Deustuko Unibertsitatean aritu nintzen irakasle, Gizarte Langintzako Graduan eta Gizarte Langintza eta Gizarte Heziketako Gradu Bikoitzean. Zehazki, Gizarte Zientzien Ikerketa Kuantitatibo eta Kualitatiboari lotutako irakasgaiak ematen nituen. Deustuko Unibertsitateari lotuta, enpresa etikaren arloko aditu eta prestatzaile gisa ere egin dut lan. Esperientzia profesionala daukat, halaber, esku-hartze sozialaren esparruan, bereziki gizarte-bazterkeriako egoeran dauden kolektiboekin.
Ikastea eta erronka berriei aurre egitea gustatzen zait. Aisialdian, irakurri, idatzi edo edozein esperientziaz gozatu ohi dut; batez ere esperientzia hori kulturari lotuta badago, inspiratzen banau eta nire hazkuntza pertsonalari laguntzen badio.
Cécile Agullo Nazioarteko Proiektuen Teknikaria
Letra eta atzerriko hizkuntzetan diplomatua, Tourseko Unibertsitatearen Atzerriko hizkuntza eta nazioarteko merkataritza masterraren tituluduna. Espainian ekin nion nire ibilbide profesionalari, Komunikazioaren eta Marketinaren alorrean.
2007an Bordelera itzuli nintzenean, komunikazio agentzia batean egin nuen lan nazioarteko manager moduan. Ondoren, lanez aldatu eta Iparraldera joan nintzen bizitzera eta han ia 10 urtez aritu nintzen nire kabuz irudiaren sektorean (argazkilaritza).
Eremu mugakidean bizitzeak, gure Euskadi-Akitania lurraldeko harremanen eta trukeen garapenean parte hartzeko gogoz eta kultura aniztasunaren zale amorratua izanik, 2018an berriro ikasten jartzea erabaki nuen. Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean (UPPA-Baiona) Europako eta Nazioarteko Ikasketen Masterra egin nuen, “Mugaz gaindiko eta lurralde arteko lankidetzan” espezializatuta.
2020an Euskampus Fundazioaren taldean sartu nintzen, mugaz gaindiko lurraldeko ikasleen eta enpresen arteko lankidetza sustatuko duen hezkuntza berrikuntzako proiektu bat (POCTEFA) garatzeko. 2021az geroztik, nazioarteko proiektuetako teknikari gisa aritzen naiz, ikerketa eta berrikuntzako lankidetzak bultzatuz, bai mugaz gaindi (MBL programak eta MBL sarea), bai Europan (ENLIGHT aliantza), bai nazioartean.
Lorena Vega Proiektuen Teknikaria
Euskampus Fundazioaren Goi Hezkuntzako Programen lantaldeko kidea naiz, eta, besteak beste, 4gune eta KSIgune klusterren operatiban laguntzen dut. Nazioarteko proiektuen kudeatzailea naiz eta 10 urtetik gorako esperientzia dut erakunde publiko, pribatu eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan, hainbat herrialdetan: hala nola Espainian, Erresuma Batuan eta Uruguain.
Gero eta esperientzia handiago izanik aktore anitzeko aliantza globaletan, nire zereginetako bat izan da laguntzea prozesu eta komunikazio estrategikoen, intzidentzia kanpainen, proiektu multilateralen eta eskala handiko ekitaldien definizio eta exekuzioan. Aliantzak sortzea eta sarean lan egitea izan dira parte hartu dudan proiektuen atal garrantzitsuak, bai eta interlokuzioa ere, erakunde askotariko, agente multikultural eta talde multidiziplinarrekin. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna naiz UPV/EHUko Gizarte eta
Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta beste arlo batzuetan ere trebatu naiz: gizarte komunikazioa, garapen jasangarria, gobernantza, hezkuntza eta genero berdintasuna. Profesional eleaniztuna naiz eta gustukoa dut hizkuntzak ikastea eta erabiltzea. Alor pertsonalean, nire konpromisoak dira modu aktiboan ikusaraztea emakumeen rola eta gizarteari oro har egiten dioten ekarpena, hizkuntza inklusiboaren garapena eta eskubideen eta aukeren berdintasunaren defentsa.
Nire aisialdian, gogoko dut bidaiatzea, ahal dela ingurune naturalera hurbiltzea, zuzeneko musikaz gozatzea eta, batez ere, nire familiarekin eta lagunekin egotea, beti ari bainaiz ospakizunen bat antolatzen.
Markel Romano Ikerketa eta berrikuntza kooperatiboaren proiektu teknikaria
Euskampus Fundazioko Ikerketa eta Berrikuntza Kooperatiboaren arloko Proiektu Teknikaria naiz. Gasteizen jaioa, Zientzia Politikoetan eta Kudeaketa Publikoan graduatu nintzen, eta Nazioarteko Harremanetan espezializatua. Horretaz gain, Garapenean eta Nazioarteko Lankidetzako Master bat egin dut.
Nire ibilbide profesionala merkatu-azterketen, datuen analisiaren eta ikerketa soziologikoaren munduarekin lotuta egon da, eta horrek proiektuen kudeaketan ikuspegi analitikoa eta gaitua izateko gaitasuna eman dit.
Arlo pertsonalean, kirola egitea gustatzen zait, baina baita jarraitzea ere, bereziki motor-kirolak, non berrikuntza den tresnarik boteretsuena. Bideojokoaren eta teknologia berrien industriaren zale amorratua ere banaiz.
Maitane Magro Alonso Komunikazio Teknikaria
2016an, EHUren Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua egiten hasi nintzen, eta horrelaxe egin zen ofizial nire bidea komunikazioan. Bide akademiko horretan, komunikazioaren munduan murgildu nintzen, eta sormena, diseinu grafikoa, ikusmen arteak eta copywritinga ezagutu nituen. Hirugarren urtean Tilburgera (Herbehereak) joatea erabaki nuen ERASMUS+ programarekin, diseinu grafikoan espezializatzen jarraitu, testuinguru soziokultural berri bat ezagutu eta neure buruari erronka egiteko asmoz. Esperientzia ahaztezina izan zen, eta ikusmen arteekiko nire grina berretsita ikusi nuen.
Itzuli nintzenean, gehiago sakondu nahi izan nuen sormenean, eta agentzia batean praktikak egiten hasi nintzen, publizitateko sortzaile gisa. Emakumeei sormenaren esparruan bultzada emateko ekimena zen, horixe zen proiektuaren abiapuntua. Eta denbora horretan taldean sortutako sinergietatik, EHUren Gazte Ekintzailetzako Beka bat lortu genuen; horrela, proiektu bat autonomo gisa gauzatzeko behar diren iraunkortasuna eta autoexijentzia garatu nituen.
Komunikazioa etengabe garatzen ari denez, diseinuan prestatzen jarraitu dut, maila akademikoan eta profesionalean. Azken urteetan, Produktu Grafikoen Diseinuko ziurtagiria lortu dut eta diseinatzaile grafiko eta community manager gisa lan egin dut diseinu grafiko eta web diseinuko estudio batean.
Euskampus Fundazioan, Komunikazio Teknikari gisa, Euskampus osatzen duten proiektu guztiei buruzko eduki grafikoa eta ikus-entzunezkoa sortzen dut batez ere. Fundazioaren eta haren proiektuen publizitate estrategia diseinatzen eta garatzen ere laguntzen dut, halaber, komunikazio offline eta online delakoetan ere parte hartzen dut. Etorkizunean diseinuaren, arte zuzendaritzaren eta sormenaren hainbat adarretan trebatzen jarraitzea gustatuko litzaidake.
Mundu digitalaz gain, batzuetan deskonektatzea eta analogikora itzultzea gustatzen zait. Asko gustatzen zait margotzea, zeramika egitea eta collageak sortzea. Eta lagunekin bada, naturaz inguratuta, askoz hobeto.
Albert Conejo Barbany Administrazio Teknikaria
Ekonomian lizentziaduna naiz (EHU), eta nire prestakuntza Finantza Zuzendaritza, Kontrol Kudeaketa eta Fiskalitateari buruzko graduondoko batekin, (Universidad Autónoma de Barcelona), osatu nuen.
Nire lan-bizitza ia-ia enpresa multinazionalekin lotuta egon da beti, eta horien barruan sail ugaritatik igaro naiz. Horri esker, profil balioaniztuna garatu dut eta Lan-arriskuen prebentzioko masterra ere eskuratu dut. Askotariko esperientzia horiekin hazi egin naiz profesionalki, eta ibilbide horrek profil profesional malgu eta eraginkorra eman dit.
Nire denbora librean familiarekin denbora pasatzea, irakurtzea eta, batez ere, urpean igeri egitea gustatzen zait. Urpean igeri egitea da nire pasio handienetako bat, eta profesional gisa trebatzera eraman nau; hain zuzen, Eskafandra Autonomodun Urpeko Igeriketako Kirol-teknikariaren titulua eta Bi Izarreko Irakasle Nazionalaren titulua eskuratu ditut.
Paula Canal Mugaz gaindiko proiektuen teknikaria
Mugaz Gaindiko Proiektuen teknikaria naiz Euskampus Fundazioan, eta mugaz gaindiko eskualdean lankidetza eta lurralde-garapena sustatzen duten ekimenen kudeaketan parte hartzen dut. Zientzia Politikoetan lizentziaduna naiz eta Nazioarteko Lankidetzako masterra dut. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Sciences Po Toulousen eta Universitat Jaume I. unibertsitatean egin ditut ikasketak.
Gizarte-eraldaketarekin dudan konpromisoak hainbat erakunde eta ekimen berritzailerekin lankidetzan aritzera eraman nau, eta bertan ikerkuntzan, analisian, proiektuen kudeaketan eta marketingean lan egiteko aukera izan dut. Esperientzia bereziki aberasgarria izan zen CRS-Fad Juventud ikerketa-zentroaren Gaitasun Indizeen diseinuan parte hartzea, tresna berritzaile eta aitzindaritzat hartu baitziren Europako gazteen garapena neurtzeko. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko mugaz haraindiko hezkuntza-proiektu hirueledun baten sustapenean eta kudeaketan parte hartu nuen.
Azken bi urteotan, Mugarik Gabeko Medikuen marketin eta fondoen bilketaren arloan lan egin dut, eta hor aurkitu dut inpaktu positiboa sortzeko benetako giza ahalmena. Benetan sinesten dut aniztasunak eta lankidetzak gizartean aldaketa esanguratsuak lortzeko duten garrantzian. Nire bizitza pertsonalean, naturaz gozatzen dut eta lagunekin eta senideekin batera kultur jardueretan parte hartzen dut.
Sara Azurza Eskisabel Transferentzia Proiektuen teknikaria
Euskampus Fundazioko Transferentzia Proiektuen teknikaria, eta lankidetza estrategikoetan aritzen naiz unibertsitatearen, enpresaren eta gizartearen artean Kultura eta Sormen Industrien arloan, KSIgune klusterraren barruan.
Aurretik, Manifesta Nazioarteko Fundazioan Management koordinatzaile gisa lan egin nuen, Manifiesta Europako Biurteko Nomadaren hainbat ediziotarako eragiketa exekutiboak, plangintza estrategikoa eta harreman instituzionalak kudeatzen. Hori baino lehen, Zuzendaritzako Laguntzaile Exekutiboa izan nintzen Bartzelonako Manifesta 15en esparruan. Euskal Itsas Museoko Komunikazio Arduraduna eta K6 Kultur Kudeaketako Proiektuen Koordinatzailea ere izan naiz. Bertan, museoari lotutako ekitaldiak eta erakusketak kudeatu nituen.
Gainera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan aritu naiz, eta kudeaketa artistikoko eta komunikazioko lanak egin ditut Artingenium S.L.n. Global Studies ikasketetan graduatu nintzen Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona), Cultural & Creative Industries masterra egin nuen King's College London-en, eta seihileko akademiko bat egin nuen Université de Montréal unibertsitatean, non mineure Musique, Art et Société ikasi bainuen. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez jarioz hitz egiten dut, eta katalana ere ezagutzen dut.
Kultur kudeaketan eta komunikazioan egin dudan ibilbide profesionalarekin batera, abeslari eta konpositore lanetan aritzen naiz. 2018an argitaratu nuen nire lehen EPa, Theorein. 2023an Hemen Berriro kaleratu nuen, nire lehen disko luzea, pop, soul eta elektronika uztartzen dituena. Nire bigarren albuma, Hiri Ilunen Umeak izenekoa, 2025eko maiatzaren 30ean argitaratu zen. Nire ibilbideak sorkuntza artistikoa eta kultur kudeaketa uztartzen ditu. Bi arlo horiek oso gustuko ditut eta parte hartzen dudan proiektu bakoitzean elkartzen jarraitzen dut.
Marina Cabezón Virto Hezkuntza Proiektuen Teknikaria
Hezkuntza Proiektuen Teknikaria naiz Euskampus Fundazioan, eta KSIgune ekosistemaren barruan Kultura eta Sormen Industrietarako ikaskuntza-aukerak aztertzen eta diseinatzen aritzen naiz.
EHUn egin nuen Lehen Hezkuntzako irakasle gradua, ziur bainago hezkuntzak eraldatzeko boterea duela, eta ideia hori indartu egin zen Quiton igaro nituen hiru urteetan, InnovAcción XXI hezkuntza-eraldaketarako proiektuarekin lotuta. Gero, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Masterra egin nuen Mondragon Unibertsitatean, eta bertan hiru ikasturtez irakasle izan nintzen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Atxikimendu handia dut Latinoamerikarekiko, eta, Ekuadorren ez ezik, El Salvadorren, Perun eta Uruguain ere parte hartu dut hezkuntza-proiektuetan. Esperientzia horiek sendotu egin dute hezkuntza kritikoa eta justizia sozialera bideratua izateko konpromisoa. Horren harira, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Masterra egin nuen EHUn, eta, horren ondorioz, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak egin nituen Medicusmundi Gipuzkoa GGKEan.
Lanetik kanpo, asko gozatzen dut zuzeneko musikaz, zinema sozialaz eta film melodramatikoez, eta, ahal dudan guztietan, eguzkiaz eta itsasoaz.
June Ozaeta Proiektuen teknikaria
Euskampus Fundazioan bekadun gisa hasi nintzen 2025eko urtarrilean, eta sei hilabeteko praktikaldiaren ondoren Proiektu Teknikaria gisa Euskampusen nire ibilbide profesionala abiatu dut.
2021ean Ekonomia Gradua ikastea erabaki nuen EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Sarrikon. Lehen hiru ikasturteak fakultatean eman ondoren, laugarren mailan esperientzia berriak bizitzeko helburuaz, 2024ko abuztutik abendura unibertsitate trukea burutu nuen Monterreyko (Mexiko) Tecnológico de Monterrey Unibertsitatean. Bost hilabete horietan zehar ikaskuntza metodologia berritzaile eta aitzindarietaz gozatzeko eta ikasteko aukera izan nuen. Arlo akademikoan ez ezik, pertsonalki ere oso esperientzia abesgarria izan zen Mexiko bezalako herrialde anitz zein zirraragarria lehen pertsonan ezagutzea.
Mexikotik bueltan, aurreko urteetan zehar ikasitako guztia praktikan jartzeko grinak bultzatuta praktikak Euskampus Fundazioan burutzeko aukera izan nuen. Hasiera batean BasQko Idazkaritza Teknikoan hasi nintzen lanean, aldiz, praktikaldian zehar Euskampusek dituen alor desberdinetan aritu nintzen lanean; hala nola, IKUR, KSIgune eta Inpaktu gaietan.
Lan orduetatik kanpo Arrasate eta inguruetako mendietan barrena aurkituko nauzue, familia zein lagunez inguratuta. Irakurtzea ere oso gustoko dut eta, batez ere, euskal literatura zalea naiz.
Ainara González Blanco Proiektu estrategikoen arduraduna
Gaur egun, Euskampus Fundazioko Proiektu Estrategikoen Arduradun gisa egiten dut lan, eta bereziki, Basque Quantum-eko (BasQ) Idazkaritza Teknikoari ematen diot laguntza. Ezagutzen ez duzuenontzat, ikerketa-, talentu- eta berrikuntza-ekosistema bat garatzeko ekimen estrategikoa da, eta nire erronka profesional berria bihurtu da.
Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasketak Deustuko Unibertsitatean burutu ondoren, Erresuma Batuan praktikak egin nituen, Confebasken beka bati esker eta enpresa-esparruerekin ohitzeko aukera izan nuen (Noble IT Solutions).
2008an Innovalia Elkartean sartu nintzen, non ikerketa-lana eta aholkularitza-lana bateragarri egiteko aukera izan nuen. 2012. urtean berriz, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics-era egin nuen salto, ikerketa aplikatuko proiektuen kudeatzaile bezala. Finantzaketa programa publiko zein pribatuak identifikatzen lan egin nuen, eta talde zientifikoari laguntza eman nion proiektuen kudeaketan: proposamenak prestatzetik baliabideen plangintzaraino, proiketuen jarraipen tekniko-ekonomikoa, justifikazioa, eta auditoriak egiten. Halaber, zentroko Ezagutza Transferitzeko Unitatea sendotzeari ekin nion modu aktiboan, eta I+G+B arloan murgildu nintzen, bai eskualde mailan, bai nazio mailan eta baita nazioartean ere. Bestalde, PMP (Project Management Professional) ziurtagiria daukat 2016tik.
Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, natura maite dut. Izugarri gozatzen dut hondartzan familiarekin eta gustatzen zait mendira ihesaldiren bat egitea jende modernoak "trail running" deritzona praktikatzeko. Aitortu beharreko beste zaletasun bat zuzeneko musika da, eta are hobeto lagunekin.
Uxune Martinez Mazaga Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen arduraduna - UCCI
Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziatu nintzen, Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, espezializazioa egin nuen giza baliabideen kudeaketan, UPV/EHUren Giza Baliabideen Kudeaketa Master Aurreratuari esker, dokumentazioaren kudeaketan, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartean jasotako prestakuntzaren bidez, eta erakundeen komunikazioan, Mondragon Unibertsitatearen ADITUKOM tituluari esker.
Komunikazioaren alorrean lan egin dut, hedabideen analista gisa (Hiru Komunikazioa). Hamar urtez baino gehiagoz, euskarazko ekoizpen zientifikoa biltzen duen Inguma datu baseaz (UEU) arduratu naiz, eta euskaraz eginiko doktore tesiak gordetzen dituen Tesiker datu basearen (Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) garapenean ere parte hartu dut. Halaber, Euskampus Fundazioaren KZU+b unitatearen hedapen zientifikoan aritu naiz eta gaur egun unitate horren arduraduna naiz. Unitate horretatik kudeatzen ditugu hedabide digitalak, haien jarduera sarean eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren jardueren programa. Gure zereginaren helburuak dira: ikusgarritasuna eta zabalkundea ematea gure inguruko ekoizpen zientifikoari, ikerketen emaitzak zabaltzea, zientziarekiko interesa sustatzea eta, batez ere, herritarren esku jartzea eguneroko bizitzan erabakiak hartzen lagunduko dieten tresnak eta ezagutzak.
Komunikazio Zientifikoa irakasten dut UPV/EHUren Ilustrazio Zientifikoa Masterrean eta Komunikazio Zientifikorako Sare Sozialak irakasgaia ere eman dut UPV/EHUren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoa Masterrean.
Ziortza Guezuraga Komunikazio digitalaren eta ekitaldien arduraduna - UCCI
Udako larunbat eguzkitsu batean jaio nintzen eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedran lan egiten dut gaur egun, zientzia gizarteratzen. Zientziaren zabalkundean, sare sozialetan eta hainbat motatako ekitaldien kudeaketan dihardut nagusiki. Halaber, UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterreko irakaslea ere banaiz eta, gainera, edukiak idatzi eta editatzen ditut, irratia egiten dut eta hedabide pare batean kolaboratzen dut. Apur bat denetarik.
Nola heldu nintzen hona? Barrikatik abiatu nintzen, Bizkaian barrena ibili nintzen, gero Dublinetik, duela urte batzuk hona ailegatu arte. Urte horietan ikasten aritu nintzen: kazetaritzan graduatu nintzen, komunikazioaren arloko zuzendaritza aipamenarekin, UPV/EHUn, UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioa masterra egin nuen, eta baita hainbat ikastaro ere, komunikazioari, web diseinuari eta marketin digitalari buruzkoak. Euskara, gaztelania eta ingelesa ikasteaz gainera.
Eta lanean ere aritu nintzen: komunikazioko eta komunikazio korporatiboko arduraduna izan naiz, nazioartekotzean lan egin dut, misio komertzialetan eta baita marketin digitalean ere. Kulturaren alorrean ere aritu naiz, hala nola zine jaialdi batean eta ikus-entzunezko kluster batean.
Eta hortik zientziarako urratsa? Kontua da pitin bat ikasi eta pitin bat lan egin bitartean esku hartu nuela ere zientziaren eta ingurumenaren alorreko gaietan, eta ingurumen osasuneko goi mailako teknikaria naiz. Eta hementxe naukazue.
César Tomé López Nazioarteko proiekzioaren arduraduna - UCCI
Fundazioaren Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen (KZU+b) nazioarteko hedapenaz arduratzen naiz eta bi hedabide digital editatzen ditut: Cuaderno de Cultura Científica (gaztelaniaz) eta Mapping Ignorance (ingelesez). Gainera, egile gisa argitaratzen dut ere aldian behin hedabide horietan, DIPC eta BCAMko lanei buruzko argitalpenak bereziki.
Fundazioaren Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen (KZU+b) nazioarteko hedapenaz arduratzen naiz eta bi hedabide digital editatzen ditut: Cuaderno de Cultura Científica (gaztelaniaz) eta Mapping Ignorance (ingelesez). Gainera, egile gisa argitaratzen dut ere aldian behin hedabide horietan, DIPC eta BCAMko lanei buruzko argitalpenak bereziki.
Zientzia Kimikoetan lizentziaduna naiz (industria kimikaria, UGR), eta Portaeraren Neurozientzia eta Biologia Masterra ere egin nuen (UPO). Nire lan bizitzaren zatirik handiena eman dut industriaren hainbat sektoretan lanean: kimikoa, metalurgia, plastikoa, papera eta elikadura. Ikerketa eta garapeneko teknikari gisa hasi nintzen eta zuzendaritza lanetan amaitu nuen, zuzendari komertzial gisa lehenbizi eta negozio garapenaren arduradun gisa azkenik, zuzendari nagusi kategoriarekin. 4 kontinentetan eta 40 herrialdetan baino gehiagotan aritu naiz, eta horregatik egina daukat ere UCM-Alcoaren zuzendaritza garapeneko programa bat (PDD) eta Kanpo Merkataritzako Zuzendari ere banaiz (ICEX-Ceco).
2006an, nire denbora librean, dibulgazio zientifikoko blog bat idazten hasi nintzen, Experientia docet, nolabaiteko oihartzuna izan zuena. Nire ibilbide profesionalean eginiko norabide aldaketa sakon baten ondoren, lanean hasi nintzen UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra sortu berrian, 2012an. 2015ean, gaur egun dudan postura heldu nintzen, eta orduz geroztik dihardut kultura zientifikoaren eta euskal zientziaren nazioarteko hedapenean (gaztelaniaz) eta hainbat BERC guneren ikerketa emaitzen sustapenean. Irakaslea naiz UPV/EHU-UPNAren Kultura Zientifikoa Masterrean.
Gustukoa dut irakurtzea, pentsatzea eta ikastea. Bereziki, baina ez horretan bakarrik, zientziaren historiaren, filosofiaren eta ekonomiaren alorretan. XIX. mendeko literatura britainiarra berrirakurri ohi dut, Jane Austen bereziki.
Enara Calvo Komunikazio digitaleko teknikaria
Komunikazio digitaleko teknikaria eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren gazteen arloko proiektuen arduraduna. Naukas Kids eta Ciencia Clip bezalako proiektuak koordinatzen ditut, zientzia gazteengana hurbiltzeko ekimenak.
Kazetaritzan graduatua EHUn, Komunikazio aipamenarekin. Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan aritu naiz 2017tik, Ciencia Clip koordinatuz, gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko lehiaketa.
Lana eta ikasketak uztartuz, 2012tik gazteenei zuzendutako proiektuetan parte hartu dut. Eremu horretan dudan ezagutza zabalduz, formakuntza ezberdinak egin ditut. Horien artean Erasmus+ Involving Everyone, adin txikikoek aisia eta denbora librean integratzeko tresnak eskuratzeko. 2019an, mota askotako proiektuetan begirale- eta zuzendari-lanetan aritu ondoren, irakasle-lanetan hasi nintzen begirale ikastaroan.
María Larumbe Canalejo UCCI - Komunikazio arduraduna
UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrako komunikazio arduraduna naiz, eta zientziari, jakintzari eta berrikuntzari buruzko edukiak idazteaz eta ezagutarazteaz arduratzen naiz, baita komunikabideetan komunikazio estrategiak planifikatzeaz eta gauzatzeaz ere.
Betidanik, historiak ulertzeko eta kontatzeko premia izan da nire akuilu, eta jakintza pertsonengana hurbiltzeko beharrak bultzatu izan nau. Kazetaritzan lizentziaduna naiz Nafarroako Unibertsitatean, eta esperientzia handia dut dibulgazio zientifikoaren eta komunikazio korporatiboaren arloetan.
Nire ibilbideari dagokionez, agentzietan, komunikabideetan eta erakundeetan aritu naiz lanean, komunikazio proiektuak eta harreman publikoak kudeatzen, ekitaldiak antolatzen eta komunikazio estrategiak koordinatzen. Besteak beste, nire jardunaren barruan sartzen dira edukia hainbat formatutan sortzea, sare sozialak kudeatzea eta mezuak askotariko entzuleentzat egokitzea. Sormena, zorroztasuna eta estrategia uztartzean datza nire lana, jakintza edonoren esku jartzeko eta gizartean inpaktua sortzeko. Gauza guztien gainetik, idaztea dut gustuko.
Josu Juaristi Proiektuen teknikaria
Kazetaritza ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHUn eta Europar Batasunari buruzko informazioan espezializatu nintzen, Nazioarteko Harremanak eta Europar Integrazioan diplomatura eskuratuz EHUn eta ikastaro asko eta bidaia gehiago eginez Europa ardatz eta aitzakia hartuta. Ibilbide profesionala, batez ere, komunikabideetan eta Europako Parlamentuan garatu dut.
Natura maite dut. Bioaniztasuna edota berbasatze prozesuak ikaragarri interesatzen zaizkit; ingurumena orohar eta hegaztiak bereziki. Irakurtzea eta (batez ere) idaztea dira nere pasioak, bizikletan edo mendian ibiltzea bezalaxe. Eta egurra lantzea.
Ikastea etengabeko prozesu bat da eta proiektuen kudeaketaz edo marketinga eta komunikazioari buruzko jardunak eta ikastaro trinkoak egiteaz gain, Garapen Jasangarria eta Ingurumen-Kudeaketari buruzkoak ere egin ditut, eta baita zientziaren komunikazioari buruzkoak ere.
Eta horrela iritsi naiz, pozarren, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrara, proiektuen teknikari bezala.
02/ Misioa gauzatzea
Gaitasunak,
elkarte gisa
Euskampus Fundazioak, elkarte gisa, askotariko gaitasunak biltzen ditu, behar-beharrezkoak bere misioa betetzeko:
03/ Egin lan gurekin
Gurekin lan egin
nahi duzu?
Nazioartean indar handia duen ikerketa kolaboratiboko proiektu batean parte hartzeko aukera izango duzu.
Diziplinarteko talde batean sartuko zara, edo Fundazioaren core taldean sartu ahal izango zara, Euskampusen misioari jarraikiz ko-kreazio eta lotura funtzioak garatzeko.
Jendeak bere lanaz gozatzea nahi dugu, eta beren ibilbide profesionala ahalik eta gehien garatzea. Lana pasio bihurtzen da diziplinarteko eta eragile anitzeko elkarlana katalizatzen duen entitate honetan. Entitateak bere bazkide estrategikoen baterako lidergoa sustatu nahi du lurraldearen garapenean eta nazioarteko proiekzioan, erronka globalei balio sozioekonomiko handia duten erantzun lokalak emanez.
Lan eskaintzak
Momentu honetan ez dago lan eskaintzarik.