2020ko Euskampus Bordeaux Eguna

2020ko Euskampus Bordeaux Eguna (online)

2020: Urriak 30, online

2020ko edizioa

Urriaren 30ean, 2020ko Euskampus Bordeaux Eguna egingo dugu. Euskampus Bordeaux komunitate osoa topaketa handi batean bildu nahi genuke, aurreko bi edizioetan bezala (Donostia eta Bordele). Hala ere, aurten, online formatu laburra erabiliko dugu; hari esker, gure Aliantzaren egoera ezagutu ahal izango dugu, eta abian ditugun elkarlan ugariei eutsi ahal izango diegu.

Euskampus Bordeaux Egun honetan, urte handi bat ospatzeko txupinazoa jaurtiko da. 2020-2021 ikasturtean, hamar urte beteko dira UPV/EHUren, Tecnaliaren eta DIPCren Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusa abian jarri zenetik eta Bordeleko Unibertsitatearekin Mugaz Gaindiko Campusa hasi zenetik.

    Programa

    Hona hemen behin-behineko programa:

    • 09:45 - 10:00 - Emisioaren hasiera eta harrera
    • 10:00 - 10:40 - COVID-19aren mahaia: Bordeleko Unibertsitateko eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak solasean arituko dira mundu mailako pandemia honek ikerketari, Unibertsitateari eta Euskampus Bordeaux aliantzari ekarri dizkien ondorioei eta erronkei buruz.
    • 10:40 - 11:15 - Euskampus Resilience COVID-19 programa: hautatutako proiektuak (Olivier Pujolar eta Ricardo Díez - proiektuetako ikertzaile nagusiak)
    • 11:15 - 11:30 - Atsedenaldia
    • 11:30 - 11:40 - Ocean i3 proiektua
    • 11:40 - 11:50 - ENLIGHT proiektuaren inguruko aurrerapenak (Marta Barandiaran eta Joanne Pagèze)
    • 11:50 - 12:20 - Mugaz Gaindiko Lankidetzako Laborategiak (LTC): LTC berrien aurkezpena eta daudenen aurrerapenak (Philippe Moretto eta Fernando Tapia - LTCetako ikertzaile nagusiak)
    • 12:20- 12:30 - 2021eko Euskampus Bordeaux Eguna Urte Nagusiaren aurkezpena
    • 12:30 - 13:00 - Euskampus Bordeaux Egunaren itxiera instituzionala: Nekane Balluerka, Manuel Tuñon de Lara, Iñaki San Sebastián, Ricardo Díez, Eusko Jaurlaritzaren eta Nouvelle Aquitaine gobernuaren ordezkariak)
    • 13:00 - 13:10 Emisioaren itxiera

    Hizlariak

    Hizlari hauek hartuko dute parte COVID-19aren mahaian:

    Lau hizkuntzatan emango da ekitaldia, eta aldibereko itzulpena eskainiko da.

    Ikusi hemen bi errektoreek 2019ko Euskampus Bordeaux Egunean esandakoa.

    Euskampus Fundazioa-ren isotipoa