2022ko Euskampus Bordeaux Eguna

2022ko Euskampus Bordeaux Eguna

2022ko azaroaren 21ean eta 22an, Euskampus Bordeaux Eguna egingo da Bordelen, Euskampus-Bordeaux Campusaren komunitatearen urteroko topaketa.

2022ko edizioa

2022ko azaroaren 21ean eta 22an, Euskampus Bordeaux Eguna egingo da Bordelen, Euskampus-Bordeaux Campusaren komunitatearen urteko topaketa. Beste behin ere, aukera izango dugu UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategiko horren esparruan garatzen diren proiektuak eta lankidetzak partekatzeko, ikusarazteko eta balioesteko; Euskampuseko Patronatu osora eta haren entitate laguntzaileetara zabal daiteke.

Eman izena!

Donostian egin zen aurreko edizioko lerroaren harira, bertaratzen direnek bi jardunaldi erditan parte hartzea sustatuko da. Oraingoan, eta topaketaren amaiera gisa, etorkizuneko mugaz gaindiko campusa ikusiko dugu, parte hartzaile guztien eta haien ekarpenen laguntzarekin.

Ekitaldia eleaniztuna izango da, eta aldibereko interpretazio zerbitzua egongo da. Osoko bilkurez gain, parte hartzeko lantegiak, bilera ez-formalen uneak eta topaketa sozial eta kulturaleko uneak ere izango dira. Aukera paregabea izango da interakzioan jardunez elkar hobeto ezagutzeko, elkarlanerako sareak ehuntzen jarraitzeko (zeinak harreman pertsonal eta profesional sendoetan oinarritzen baitira) eta komunitatea handitzen jarraitzeko, bereziki ikasle gehiago sartuta. Pertsonek eraikitzen dute mugaz gaindiko elkarlanaren etorkizuna, eta garrantzitsua da eremuak partekatzea, diziplinarteko kohesio sozial, eleaniztun eta kulturanitz hori gauza dadin.

“Nola bistaratuko dugu mugaz gaindiko Campusa 2030ean?” parte hartzeko lantegian, Euskampus Bordeaux komunitatearen aniztasun kultural, linguistiko, instituzional eta diziplinarioan oinarrituta, ikertzaileek, ikasleek, administrazioko langileek, ordezkari politikoek eta abarrek, kide gisa nahiz kidegai gisa, taldean lan egingo dute 2030era begira mugaz gaindiko Campusaren ikuspegi partekatua sortzen laguntzeko. Ikuspegi horrek gidatuko du 2023ko martxoan berritu beharreko Euskampus Bordeaux aliantzaren etorkizuneko esparru akordioaren diseinua.

“Euskampus Bordeaux Campusaren barruan” jardueraren harira, hautatutako 15 bat pertsonak Euskampus erakundeen arteko elkarlanen esparruan garatzen ari diren edo garatu duten proiektua edo ekimena aurkeztu ahal izango dute 173 segundoan (alegia, Bilboren eta Bordeleren artean dagoen distantzia milia nautikoetan), beren esperientzian arreta jarrita. Euskampus Bordeaux Campusaren esparruan garatzen diren elkarlanei lotutako proiektu, esperientzia, ekimen edo programa batean parte hartzen ari diren edo parte hartu duten ikertzaileek, proiektu eta programen arduradunek, ikasleek, teknikariek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek aurkeztu ahal izango dute jarduera honetarako hautagaitza (jarduera gaztelaniaz, frantsesez, euskaraz eta ingelesez egingo da): master amaierako lanak, gradu amaierako lanak, doktoratu aurreko eta osteko proiektuak, egonaldiak, ikerketa eta berrikuntza proiektuak, mugaz gaindiko udako ikastaroak, erakundeen arteko elkarlana sustatzen duten prestakuntza edo erakunde programak, eta abar.

Programa

Edizio honetan ere, mugaz gaindiko 5 lankidetza laborategi (LTC) aktiboek iragan urtean izandako lorpenetan arreta jarri ondoren, hautatutako mugaz gaindiko lankidetza laborategi (LTC) berria iragarriko da jendaurrean, eta duela gutxi sortutako LTC Sarea ezagutaraziko da.

Aurreko edizioetan parte hartu dutenen eskaerari erantzuteko, 2022ko Euskampus Bordeaux Eguna ekimenak bat-bateko bilerak edo bilera formalagoak egiteko uneak eta guneak ere izango ditu azaroaren 21eko eta 22ko goizetan.

Amaitzeko, esan behar da edizio honetan ere jarduera ludiko eta kultural bat izango dela.

Irakurri hemen deialdiaren testu osoa Euskampus Bordeaux Campuseko nire zeharkaldia.

Euskampus Digital-ekiko konexioa

Hurrengo Euskampus Bordeaux Egunarekin erlazionatutako guztiaren berri jaso nahi duzu?

Eskatu sarbidea Euskampus Digital plataforma interaktiboan eta, eskaera onartu ondoren, sortu profila eta harpidetu “EBE 2022” kanalera.

EBE 2022 kanalera harpidetzen bazara, ekitaldiari buruzko informazio eguneratua ikusi ahal izango duzu, eta, horrez gain, parte hartuko dutenekin harremanetan jarri ahal izango zara, elkarrizketa edo mezuen bidez.

Euskampus Digital, askoz ere gehiago da…

Gainera, Euskampus Digital-en parte izanda, Euskampus komunitate osoarekin egon ahal izango zara harremanetan, abian diren proiektu eta ekimenak ezagutu, eta interesatzen zaizkizun aukera, beka, albiste eta ekitaldiei buruzko informazioa jaso.

Bat egin gurekin!

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa