EmPACT i3 EMplegagarritasuna impAKTuarekin
Zer da EmPACT i3?

«EMPlegagarritasuna impAKTuarekin», unibertsitateko diziplinarteko ikasleak, irakasleak eta eragile publiko zein pribatuak bere baitan batzen dituen proiektua da. Honen helburua da etorkizuneko profesionalen jakintzak eta gaitasunak garatzea inpaktu bat sortzeko Akitania Berria-Euskadi mugaz gaindiko lurraldeko trantsizio-erronketan.
Ez galdu 2025-2026ko azken edizioko proiektuak:
- ALBAOLA + Master Sciences de l’éducation (Université de Bordeaux)
- ESAPB et Musée Basque + Arteko Gradua; Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza Gradua; Filologiako Gradua (EHU)
- PASAIA PORT + Licence professionnelle Industries agroalimentaires, gestion, production et valorisation (Université de Bordeaux)
- ADDIMADOUR + PhD en Ingeniería Mecánica (EHU)
- PASAIA PORT + Master Gouvernance de la Transition écologique (Sciences Po Bordeaux)
- Atabal et IME Plan Cousut + Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra (EHU)
- CCBMNS + Grado en Publicidad y Relaciones Públicas (EHU)
- Justicia Alimentaria + Master Politique comparée et coopération internationale : Amériques (Université de Bordeaux)
- CFAA + PhD en ingénierie (ESTIA)
- Bidasoa activa + Master Ingénierie du développement économique territorial (Université de Bordeaux)
- CAPB/SMPBA + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (EHU)
- Aguirre Lehendakari Center + Master Politique comparée et coopération internationale : Amériques (Université de Bordeaux)
- ON! + Grado en Educación Social (EHU)
- Ibaialde + Grado en Publicidad y Relaciones Públicas (EHU)
- Rivages Pro Tech + Mikrobiologia eta Osasuna Masterra (EHU)
- MATER et autres entités + PHD Ingeniería (EHU)
- Hegoa + Máster Sécurité Globale et Analyste Politique (Université de Bordeaux)
Ezagutu 2024-2025eko edizioko proiektuak:
- Maison des Rivages + Grado en Filología (EHU)
- PARCC et MACS + Arteko Gradua; Haur Hezkuntza Gradua (EHU)
- GUREAK + Diplôme d’ingénieur (ESTIA)
- CCBMNS + Grado en Publicidad y Relaciones Públicas (EHU)
- Rivages Pro Tech + Mikrobiologia eta Osasuna Masterra (EHU)
- LIBREPLUME + Grado de Pedagogía (EHU)
- COMPOSITADOUR + PhD Programme (POLYMAT, EHU)
- MATER + Diplôme d’ingénieur (ESTIA)
- RESAK + PhD en Ingeniería (EHU)
- Varias entidades + Master Gouvernance de la transition écologique (Sciences Po Bordeaux)
- Albaola + Master MI2PAS (Université de Bordeaux)
EmPACT i3n 28 mugaz gaindiko lankidetza-proiektu gauzatu dira, eta horietan 68 ikaslek parte hartu dute, mugaz gaindiko mugikortasun-egonaldi bat eginez parte hartu duten 30 erakundeetako batean.
Proiektuaren balioa guztira: 691.328 euro.
REDER-en aurrekontua: 449.362,60 euro.
"EmPACT i3 proiektua % 65ean kofinantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez".
Ze esparru jorratzen dira?
Hiru esparru landuko dira, beti ere Erronketan oinarritutako Hezkuntza (CBE-Challenge Based Education) oinarri izanik:
- Ozeanoen osasun eta jasangarritasuna,plastikoen kutsadura abiapuntu izanik
- Itsas energia berriztagarriak
- Ekonomia zirkularra
Zer esan nahi du EmPACT i3 komunitateko kide izateak?
Ikasleek erronkekin harremanetan dauden proiektuak garatuko dituzte, beti ere irakasleen laguntzaz, eta haien ikerketarekin lotua dagoen mikroproiektu bat hasiko dute, mugaz gaindiko entitate batekin elkarlanean egingo dena.
Aukera izango dute entitate horretan aste bateko mugikortasuna egiteko, mugaz gaindiko lan-kultura eta inguru soziokulturala ezagutu ahal izateko. EmPACT i3 komunitateak, gainera, parte hartuko du mugaz gaindiko kulturarteko 3 workshop eleanitzetan. Oraingo honetan, ikasleek, irakasleek eta lurraldeko eragileek haien proiektuen aurrerapenak eta mugikortasunean bizitakoa partekatuko dute, eta eraikiko dute trantsizio-erronkei buruzko diziplina anitzeko eta mugaz gaindiko ikuspuntu orokorra.
EmPACT i3 proiektuak inpaktu handiko formakuntzak eskaintzen dizkie ikasleei, eta prestatzen dituzte etorkizunean mugaz gaindiko trantsizio-erronketan inpaktua duen enplegarritasuna izateko. Trantsizioetan inpaktua duen enplegagarritasuna hiru bideetatik sustatzen da:
- lurraldearen jakintza eta gaitasun beharrei buruzko ikuspuntu partekatua,
- trantsizio arazoei aurre egiteko orientazio profesionala ikasleen eta entitateen arteko elkarlanaren bidez mikroproiektuetan,
- jakintzen eta gaitasunen berrikuntza entitateen baitan ikasleen ikerketa proiektuetan oinarrituta.
Zergatik i3?
Proiektua Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUk, Bordel-Akitania Berriko Unibertsitateak eta Euskampus Fundazioak elkarlanean garatzen dute, Campus Euskampus Bordeaux aliantza estrategikoaren markoan eta POCTEFA VI (2021-2027) Interreg Programaren finantziazioarekin.
Ocean i3 proiektua du abiapuntu proiektu berri honek. *i3k erreferentzia egiten dio:
- Ikaskuntza,
- Ikerkuntza,
- Iraunkortasuna leloari,
Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza eredua dena.