Tutorekidetzako doktoregoak

Tutorekidetzako doktoregoak

UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen edo Bordeaux Montaigne Unibertsitatearen artean egindako tesiak.

Tutorekidetzako doktoregoei buruz

Tutorekidetzako edo zuzendarikidetzako doktoregoak Euskampus Bordeaux Campusaren motorretako bat dira. Euskampus Bordeaux komunitateko bazkideen arteko elkarlana estutzen dute; horren erakusgarri da tutorekidetzako doktoregoak dituzten taldeen arteko elkarlanerako proiektuek, kideen egonaldiek, baterako argitalpenek eta bestelakoek izan duten gorakada.

2011 eta 2022 bitartean, modalitate honetan egindako 50 tesi inguru defendatu dira. Gaur egun, 30 bat ikasle daude tutorekidetzan izena emanda.

Zer da doktoregoa tutorekidetzan egitea?

Tutorekidetzako doktoregoa herrialde desberdinetako bi unibertsitatetan egiten den doktoregoa da. Unibertsitate bakoitzak doktore titulu bat ematen du, tesiaren defentsa bakar bat egin eta gero. Euskampus-Bordeaux Campusean, kasu, UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen edo Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearen artean egindako tesi bat da.

Doktoregoa tutorekidetzan egiteko hauek behar dira:

  • Zuzendari bat unibertsitate bakoitzean.
  • Doktoregaiak gutxienez 9 hileko egonaldia egitea unibertsitate bakoitzean (oro har, proiektuak irauten duen hiru urteen erdia egitea gomendatzen da).
  • Unibertsitate biek izenpetutako hitzarmena egotea, hauek zehaztuta:
    - unibertsitate bakoitzeko egonaldi zehatzak
    - unibertsitate bakoitzeko zuzendaria
    - tesia defendatuko den tokia
    - epaimahaiaren osaera
    - tesiaren hizkuntzak (idatzizkoan eta defentsan)

Laguntzak, bekak eta administrazio izapideak

Tutorekidetzako doktoregaiek eta haien zuzendariek, ikasleen komunitateak eta ikertzaileek une oro kontsulta dezakete informazio hau:

  • Tutorekidetzari buruzko araudi espezifikoa
  • Administrazio izapideak
  • Trebakuntza espezifikoak
  • Eska ditzaketen laguntzak, bekak eta dirulaguntzak

Informazio hori Collèges des ecoles doctorales de Bordeaux institutuaren webgunean (https://college-doctoral.u-bordeaux.fr) eta UPV/EHUko Doktorego Eskolaren (DOKe) webgunean (https://www.ehu.eus/es/web/doktorego-eskola/tesis-doctorales-cotutela) dago eskuragarri. Bi entitate horiek aktiboki jarduten dute elkarlanean.

Euskampus Bordeaux tutorekidetzen komunitatea

Urtero, tutorekidetzako doktoregaien komunitateak unibertsitateek, LTCek (esteka?) eta Euskampus Fundazioak antolatzen dituzten trebakuntza espezifikoetan parte har dezake, baita tesi proiektuak dinamikoki aurkezteko jardueretan ere, Euskampus Bordeaux Egunaren harira.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa