EMPACTi3

Euskampus Mugaz Gaindiko Campuseko EmPACTi3 proiektuko parte-hartzaileak, 2025eko ekaina. Katixa Peigneguy, eskuinetik laugarrena, beheko ilaran. © Euskampus

Albisteak
  • Bloga

Euradion, Katixa Peigneguyk Mugaz Gaindiko Campusaren 15 urteko lankidetza aztertu du

Euskampus mugaz gaindiko campusa: muga geografikoak europar ezagutzaren mesederako eraisten dituen lankidetza ereduaren arrakasta.

«Euskampus mugaz gaindiko campusa ez da campus bat, termino hori zentzu geografikoan edo fisikoan hartuz gero; Euskampus jolasgune bat da, lankidetzarako gune bat Bordeletik hasi eta Bilboraino zabaltzen dena, Donostiatik eta Baionatik igarota, proiektuak, pertsonak eta baliabideak mobilizatzeko eta aktibatzeko lau ardatz hauen inguruan: prestakuntza eta enplegagarritasuna, ikerketa eta berrikuntza, nazioartekotzea eta lurraldean ainguratzea».

2026ko urtarrilean elkarrizketa bat egin zioten Katixa Peigneguy-ri Euradio à Bordeaux irratian; Katixa Peigneguy animazio arduraduna da Euskampus mugaz gaindiko campusean, eta honela deskribatu zuen Bordeleko Unibertsitateak (UB) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bultzatutako nazioarteko eta mugaz gaindiko unibertsitate lankidetzako programa hau:

Duela ia 15 urte sortu zen bi unibertsitate publiko handi horiek indarrak batzea erabaki zutenean, bi unibertsitateen eta euren bazkideen izen ona elkarrekin hobetzeko asmoz; egun, Bordele-Bilbo ardatzaren eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdearen bultzatzaile da Euskampus, eta ekimen hauetan gauzatzen da lankidetza hori: hogei bat Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi (LTC) eta LTCen inkubagailuak, 6 master bikoitz, 50 tesi kotutoretzan, Europako unibertsitateen ENLIGHT aliantza, eta Akitania Berriko eta Euskadiko eragile sozioekonomikoekin batera egindako proiektuak, hala nola EmPACT i 3, lurraldearen erronkei ikuspegi pedagogiko berritzaileen bitartez erantzuteko.

Entzun hemen elkarrizketa frantzesez.

 

 

 

EURADIO

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika irakurri dut, eta onartzen dut.