URPEKARI

Irudia: TECNALIA.

Toute l'actualité
  • Blog

Ekainaren 8, Ozeanoen nazioarteko eguna.

Urtero, ekainaren 8an, Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ozeanoak zaintzearen garrantzia nabarmentzeko xedez. Guztion ardura da zeregin horretan laguntzea. Itsasotik onura amaitezinak ditugu, itsas energia berriztagarriak bezala. URPERKARI proiektuak gure itsasoak hobe ezagutzeko laguntzen digu.

 

Itsas energia berriztagarrien parkeen mantentzearen kostua murriztu ahal izateko eta itsasoko ezagutza zientifikoa garatzeko beharrezkoa da urpeko roboten garapena. Horretarako STEAM arloan eta bereziki itsasoko zientzietan trebatutako ikasle kopurura handitu behar dugu gure inguruan.

URPEKARI Hackatoi jarduera urpeko dronen diseinu proiektuetan aktiboki parte hartzeko garatu du Euskal Herriko unibertsitateak Euskampus Misioak programaren eskutik. Ikasketa ertaineko ikasleek ideia berriak sortzeko diziplinarteko taldeak osatuz. Misioak 1.0 programak proposatutako bi erronka nagusien etorkizunari buruz proposatu zituen: Ozeano Osasungarri eta Jasangarriak eta Ekonomia Zirkularra.

Ekimena Misiones URPEKARI proiektuaren bidez abiarazi zen, eta orain ORE4citizens proiektuaren parte da. Euskampus proiektu horretako bazkide da TECNALIA, UPV/EHU eta BCAMekin batera.

 

URPEKARI2
Irudian:Hackatoi jarduera, Derioko udal igerilekuan. Iñigo Martinez de Alegria erdian, ikasleekin batera.

Urpeko roboten garapenarekin lotutako arazo zehatzei irtenbide posibleak eta horien aplikazioak landutzen dituzte ikasleek, baita erabil daitezkeen kontzeptu sinpleen erakusleak eraiki ere.

Apirilaren 18an, Ategorri eta URBIko BHIko ikasleak Derioko udal igerilekuan elkartu ziren URPEKARI hackatoian parte hartzeko, bertan 4 ordu luzez, ikasgelan diseinatu eta eraikitako urpeko dronak frogatu ahal izan zuten erronka ezberdinak gaindituz.

urpekari 3
Irudian: Martinez de Alegria Ikertzailea ikasle batekin. Aurrekaldean, Urpekari robota.

Erronken artean, itsasoaren plastikoen garbiketa eta urpeko “slalom”a praktikatu zituzten heurek egindako urpeko dronekin. Urpekari Hackatoiaren aurretik, institutoko irakasle eta ikasleek EHUko APERT ikerketa taldeko ikerlariekin batera Urpeko Dronen Tailerretan aritu dira, diseinua, muntaia eta frogak egiten.

Esperiantzia aberasgarria izan da partaide guztiontzat, eta tailerretan eta hackatoian lortutako experientziak, hurrengo kurtsotan STEAM aktibitate hau Instituto gehiagora zabaltzeko aukera emango digu.

Gehiago jakin URPEKARI proiektuari buruz.

Gehiago jakin MISIOei buruz.

Iñigo Martinez de Alegria

Iñigo Martinez de Alegria EHUko irakaslea da teknologia Elektronikoa sailean eta APERT ikerkuntza taldean aritzen da Potentzia Elektronikoaren ikerketan.

Partagez

Isotype d'Euskampus Fundazioa

S'inscrire à Newskampus

Et recevez nos dernières actus par email.

J'ai lu et j'accepte la politique de confidentialité