
COVID-19arekiko erresilientzia
COVID-19aren pandemia, larrialdia eta erronka global sanitarioa, zientifikoa, teknologikoa, ekonomikoa, soziala eta politikoa da, eta lankidetzako erantzun konplexuak eskatzen ditu.
Jatorria
Erronka handiei aurre egin behar izan diegu eta, halaber, hemendik aurrera erronkei ere erantzun beharko diegu COVID-19aren pandemiak eragindako krisi sanitarioagatik eta euste neurrien ondorio sozioekonomikoak direla eta. Hori horrela, zabalduko zaizkigun agertoki berriek prestakuntza gehiago eta hobea eskatzen dute, bizi duguna bezalako edo bestelako arriskuen ziurgabetasunari erantzuteko moduan egongo bagara.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Tecnalia Research & Innovation Fundazioko (TECNALIA), Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateko (UB) ikertzaileek erantzuteko gaitasun handia erakutsi dute; ildo horretatik, ikerketa proiektu ugari planteatu dituzte, Europan, estatuan, EAEn eta Akitania Berrian I+G+B arloko jarduerak sustatzeko eta babesteko sortu diren deialdi publiko eta ekimen pribatu ugariei erantzuteko. Lau erakundeak funtsezko eragileak dira I+G arloan, duten tamainarengatik ez ezik, bikaintasun handikoak direlako, gaitasun osagarri argiak dituztelako eta aliantza estrategikoa dutelako ezarrita elkarrekin. Aliantza estrategiko hori tresna eta akordio berezien bidez egituratzen eta EUSKAMPUS FUNDAZIOAren bidez dinamizatzen da, baterako programa eragileen bidez.
Oraingo agertokian, Euskampus Fundazioak Euskampus Erresilientzia COVID-19 programa abiarazi du COVID-19arekin zerikusia duten erronketara bideratutako elkarlaneko proiektuak –gizartean eragiteko ahalmen handia dutenak– babestu eta katalizatzeko.
Baldintzak
- Proiektu bakoitzean gutxienez bi Euskampus entitatek parte hartu behar dute (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea).
- Proiektuaren buru Euskampus entitate bat izango da.
- Euskampus entitateak baino ez dira izango programaren zuzeneko onuradun, baina aurrekoen bazkide diren beste entitate batzuek ere parte hartu ahal izango dute proiektuan, betiere Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sistemaren (ZTBES) eta/edo Akitania Berrikoaren parte badira.
- Proiektuek argi zehaztu behar dute zer erronkari erantzuten dioten eta gizartean zer eragin izan dezaketen.
Proiektuak
CORTAR Euskampus Resilience COVID19
CORTAR SARS-CoV2 Receptor targeting for the treatment of COVID19 patients. Coronavirus receptor targeting. CORTAR project is one of the projects selected in 2020 Euskampus Mission Resilience Program COVID 2019.