Euskampus Bordeaux Eguna 2026
URRIAK 15-16, IRUNEN
#SAVETHEDATE
Euskampus Bordeaux Eguna 2026
“Zubiak josten”
Urriaren 15ean eta 16an, 2026ko Euskampus Bordeaux Egunean elkartuko gara, Mugaz Gaindiko Campusa ospatzeko. Espazio bizia da, eta lurraldearekiko errotzea eta nazioartera irekitzea sustatzen ditu; bultzada bikoitza, bi unibertsitate publiko handik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak, Tecnalia Korporazio Teknologikoak eta Donostia International Physics Center zentroak partekatzen duten —eta urtez urte berritzen duten— anbizioaren adierazpena, euroeskualdeko eta Europako aliatuekin batera; izan ere, hamabost urte baino gehiago daramatzate zubiak josten, ezagutza sortzen, aukerak bultzatzen eta komunitatea egiten.
Komunitate eskuzabala, anitza, eleanitza, sustrai sendoak dituena, hazten eta ugaltzen dena, konektatzen duena eta konektatzen dena. Horregatik, oraingo edizio honetarako, pasabide- eta konexio-gune batean elkartuko gara, Irunen, muga betean, Bidasoa ibaiaren ertzak lotzen dituen Santiago zubi mitikotik urrats gutxi batzuetara.
Leku berezi horretan partekatuko ditugu, hain zuzen ere, mugak gainditzen dituzten eta diziplinen, pertsonen, erakundeen, instituzioen, kulturen eta hizkuntzen arteko distantziak murrizten dituzten proiektuak; elkarlanean aritzeko, elkarrekin sortzeko eta egiteko, komunitateari zerbitzua emateko eta lurraldean "bizitzeko" moduak aztertzen dituzten proiektuak; beren erronkei aurre egiten dieten proiektuak, prestakuntzaren, elkarlaneko ikerketaren eta eragileen arteko lankidetzaren bidez; nazioartekotzea Makroeskualde Atlantikoaren bihotzetik barneratzen duten proiektuak.
Aukera bikaina izango da Mugaz Gaindiko Campusaren aurrerapenetan murgiltzeko, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategien, berrikuntza pedagogikoko eta enplegagarritasuneko ekimenen, titulu bikoitzen, tutoretza partekatuko tesien, Unibertsitatea-Enpresa-Lurraldea proiektuen eta ENLIGHT Europako unibertsitateen sarearen inguruan aritzeko, eta, batez ere, Euskampus mugaz gaindiko komunitatea indartzen eta zabaltzen duten lankidetza-sareak josten jarraitzeko.
Zatoz eta hartu parte Euskampus Bordeaux Egunean urriaren 15 eta 16an Irunen!
Mugaz gaindiko sareak josten jarraitzen dugu.
IZEN-EMATEA ETA DEIALDI IREKIAK
-
Eman izena hemen (laster)
Partekatu zure proiektuak komunitatearekin topaketan zehar!
Ikaslea, irakasle eta ikertzailea, administraria, eragile sozioekonomikoa zara, anima zaitez zure esperientzia edo mugaz gaindiko campusarekin lotutako proiektua partekatzera bi formaturen bidez: - Posterra Posterren erakusketa iraunkorra topaketan eta lehen eguneko aurkezpen-saioan.
- Posterren deialdiaren oinarriak
- Proiektuaren pitcha “MT173” Proiektuaren ahozko aurkezpena, bakarrik edo binaka, 173 segundotan (MT173), osoko bilkuran bigarren egunean. MT173ren deialdiaren oinarriak.