JRL

JRL

JRL Joint Research Laboratory

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

Zer da JRL bat?

Joint Research Laboratory (Baterako Ikerketa Laborategia) izenekoa elkarlanerako formula bat da. Lehen aldiz, 2016an ezarri zuten Tecnaliak eta UPV/EHUk, baina Euskadiko beste ezagutza eta ikerketa entitate batzuek ere parte har dezakete. Formula martxan jartzeko, erakunde arteko akordio bat formalizatu zuten Tecnaliak, UPV/EHUk eta BCAMek, Data Analytics-en arloan JRL bat sortzeko. Une horretatik aurrera, Euskampus Fundazioak Jakintza Guneen Komunitatearen arloko lankidetza mekanismo sendoenetako bat gisa txertatu zuen JRL formula.

“Hormarik gabeko laborategi” gisa definitzen dugu JRLa. Euskampus Fundazioaren Patronatuko entitateetako zenbait erakundek (taldeak/sailak/dibisioak/institutuak/etab.) partekatzen duten lankidetza programa egonkor bat du, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako gaitasunei zabalik dago; goi mailako prestakuntzaren, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren bidez, erronka globalei eta sozialei heltzen die.

Ez dago JRLko modalitate bakarra, eta kasuan kasu erabakitzen da hura nola konfiguratu, dagokion egoerara eta gainditu behar dituen erronka espezifikoetara egokitzen baita.

JRL aktiboak

Gaur egun, 3 Euskampus JRL daude aktibo:

Sortzen ari diren JRLak

  • Material Aurreratu Jasangarriei buruzko JRLa (Baskrete): instituzionalizatzeko fasean egon arren, dagoeneko lanean ari da.

JRL bat osatzeko proposamena aurkezteko gutxieneko baldintzak

  • Aurretik gutxienez 2 urteko elkarlaneko* ibilbide frogagarria izatea, eta…
  • …Epe luzeko programa egonkor baten beharra duen elkarlanean aritzeko aukera handi bat egotea.
  • Edonola ere, beharrezkoa da ikertzaile taldeek proiektuen eta bestelako jardueren bidez (esaterako, tesiak, jarduera akademikoak, baterako argitalpenak eta baterako nazioarteko posizionamendua) aurretik elkarlanean aritu izatea eta Euskampus Jakintza Gune baten erronkei erantzutea.
  • JRLk sustatzen duen taldeak gutxienez 10 ikertzaile izatea (JRL osoan, eta ez dute zertan izan entitate berekoak) eta ikertzaile horiek bikaintasun aitortua izatea beren entitateetan eta, oro har, adierazle kanonikoetan oinarrituta.
  • JRLan UPV/EHUk eta Tecnaliak parte hartzea (baita DIPCk ere, dagokion eremuetan), modu adierazgarrian (kolidergoa, ikertzaileen ekarpena, funtsezko gaitasunak, etab.).
  • JRL gai izatea gutxienez hiru urteko elkarlan agenda estrategiko bat prestatzeko, aginte koadro batean helburuak ondo ezarrita, jardun ildoak ondo zehaztuta eta espero diren emaitzak eta adierazleak ondo identifikatuta.
  • Sustatutako gaiak gizartera edo enpresetara transferitzeko ahalmena izatea.
  • Nazioartera iristeko bokazioa izatea (horretarako, Europako eta nazioarteko deialdi publikoak eta pribatuak identifikatu behar ditu, haiei ahalmen handiko ikerketa proiektuen proposamenak aurkezteko).
  • Lerrokatuta egotea eta indarrean dagoen ZTBPan eragina izatea.

JRL bat sortzeko proposamena aurkezteko eta onartzeko prozedura

Euskampus JRL bat sortzeko azken erabakia hura osatuko duten erakundeen/pertsonen entitateei dagokie. Hori dela eta, haien onarpena behar du, eta entitate bakoitzaren barne prozeduren ohiko bideari jarraitu behar dio eraketa eta funtzionamendu hitzarmena sinatzeko orduan.

Prozedura hau proposatzen da:

Egokitasun analisia: JRLa sustatzen duen taldeak lehenengo proposamen bat aurkeztu behar dio Euskampus Fundazioari. Proposamenak Jakintzaren Gune bateko erronkekin lerrokatuta egon behar du, eta erronka horiei aurre egiteko tresna gisa jasota. Egokitasun analisi bat egingo dute Euskampusek eta Euskampus-Tecnalia Talde Operatiboak.

Erabakiak hartzeko mahaia: Lehenbizi, bere Patronatuko entitateengana joko du Euskampus Fundazioak, JRLa sortu nahi duela jakinarazteko eta haren egokitasuna ebaluatzeko. Ezinbestekoa da UPV/EHU - Tecnalia Esparru Akordioaren Batzordeak oniritzia ematea (eta, dagokionean, DIPCk ere bai).

Komunikazioa: Mahaiak onartuz gero, gainerako entitate partehartzaileei jakinaraziko zaie, eta haiek JRL horren sorrera aztertu eta onartu beharko dute, ezaugarri horiek dituen ekimen batean parte hartzeko barne irizpideei jarraikiz.

JRLa sortzeko akordioaren sinadura: Entitate bakoitzak dagozkion legezko izapideak eta izapide administratiboak jarriko ditu abian, eta, amaitzeko, JRLa sortzeko akordioa sinatuko da.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

JRL ekosistema

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa