
LTC Sarea
Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarea.
Ezagutu LTCak
Jatorria: Mugaz gaindiko lankidetza laborategiak (LTC)
Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiak (LTC) 2015az geroztik garatzen dira Euroeskualdeko Euskampus–Bordeaux Campusaren esparruan. Bordeleko Unibertsitateak (UBx) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) zuzentzen dituzte, hala Euskampusen (Tecnalia eta DIPC) nola IdEx Bordeauxen (Bordeleko Montaigne Unibertsitatea, Bordeaux INP, Bordeaux SciAgro, Bordeaux SciPo, CNRS eta Inserm) dituzten bazkide estrategikoekin batera, bai eta EAEko eta Frantziako beste ikerketa entitate batzuekin ere.
- Hormarik gabeko laborategiak dira
- Mugaz gaindiko ekimenak dira
- Ikerketa proiektu batean jartzen dute arreta
- Bi ikertzaile nagusik koordinatzen dituzte
- Eragin zuzena dute espezializazio lehentasun estrategikoen helburuetan
Zer da LTC sarea?
Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarea (LTC Sarea) elkarlanerako formula bat da, eta 2015etik erabiltzen da Euskampus-Bordeaux Campusean.
LTC Sareak esparru instituzional egonkorra ematea du helburu, EAEko eta Bordeleko ikertaldeek elkarrekin lan egin dezaten eta benetan mugaz haraindikoak diren ikerketa komunitateak sortzen lagun dezaten. Ikertzaile junior edo seniorrak, bai eta ikasleak ere, inplikatzen dituzte, eta aukera dute ikertalde batetik beste batera mugarik gabe igarotzeko eta ikuspegi komuna partekatzeko.
2022-2023ko LTCen Deialdia
Proposamenak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 17a.
- Eskaera prozeduraren testu osoa hemen deskarga daiteke.
- Eskaera inprimakia hemen deskarga daiteke.
- Jarduera txostenaren txantiloia hemen deskarga daiteke.
Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak aurkezteko, jarri Euskampus Fundazioarekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: bordeaux@euskampus.eu.