LTC Sarea lehen jardunaldia, Baionan.

Joan den ostegunean, uztailakl 20, LTC Sarearen lehen topaketa egin zen, Baionako Cité des Arts aretoan, aste berean mugaz gaindiko uda ikastaroen egoitza izan zen.

 

Euroeskualdeko topaketa interaktibo eta diziplinarteko horrek balio izan zuen konbergentzia puntuak aurkitzeko LTC sareko kideen artean, edo haien artean lehendik zeuden konexioetan sakontzen jarraitzeko, urtez urte zabaltzen ari den sarea sendotuz eta Akitania Berriaren eta Euskadiren arteko ikerketan duen nagusitasuna indartuz.

Jardunaldia ireki zuen LTC Sarea programaren bazkide estrategikoa den Eusko Jaurlaritzak, eta tartekatu zituen osoko bilkuran eginiko aurkezpen zientifikoak, taldekako jarduera parte hartzaileak eta aldebiko eta LTC arteko topaketa emankorrak (hitzartuak edo bat-batekoak).

UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak sustatzen duten LTC Sarea programaren koordinatzailea Euskampus Fundazioa da, eta Eusko Jaurlaritzak ko-finantzatzen du.

LTC SAREA BAIONA

Baiona.2023ko uztailaren 20ko LTC Sarea jardunaldiko parte-hartzaileak

Mugaz Gaindiko Lankidetzarako lehenengo laborategia (LTC) 2017an sortu zen,  UPV/EHUk eta UBk 2011n hasitako aliantza estrategikoaren ondorioz, eta giltzarri da bikaintasuneko euroeskualdeko campusa proiektuaren baitan eginiko ikerketa lankidetzan.

Emaitza aipagarriak izan ondoren, LTC programak jauzi bat egin zuen 2021ean, Eusko Jaurlaritzak egin zuen apustu irmoari esker, zientziaren inguruko egitasmo egituratzaile hori Euskadiren eta Akitania Berriaren artean indartzearen alde.

Hori horrela, abian jarri zen LTC Sarea, aukera eman zuena, prestakuntzaren, ikerketaren eta LTC laborategien transferentziaren inguruko asmo handiko lan agendak hedatzeaz gain, mugaren bi aldeetako ikertaldeei laguntzeko, LTC Incubator tresnaren bidez (urteko deialdia), asmoa baitzuten LTCrako urteko deialdirako proposamenak prestatzeko eta LTC dinamikarekin bat egiteko, beren lankidetza proiektuak garatze aldera.

Gaur egun, 6 LTC laborategik osatutako sare bat dugu, honako arlo hauetan: matematika eta haren aplikazioak, kimika eta fisika teorikoa eta kuantikoa, neurozientziak, diseinu eta fabrikazio prozesu jasangarriak, material jasangarriak, argiaren eta fotonikaren zientziak. Gainera, 7 LTC incubators, eremu hauetan: osasuna, fabrikazio aurreratua, energia berriztagarriak, biomaterialak, antibiotikoekiko ingurumen erresistentzia eta bioingeniaritza.

Programaren historian lehenengoa, LTC sarea 2023 jardunaldia mugarri garrantzitsua izan da Euskampus komunitatearentzat eta gure bi lurraldeen arlo zientifikoarentzat. Sarea indartzeko eta elkarrekintza zientifiko berriak sustatzeko helburuarekin, topaketak aukera eman zien mugaz gaindiko LTC komunitateko kideei elkarreraginean aritzeko, kezkak partekatzeko, ikerketa ildoak elkarlanean aztertzeko eta beren lan agendak konektatzeko.

LTC eta LTC Incubators-eko 60 lagunek parte hartu zuten, profil ugaritakoak. Jardunaldiaren programak txandakatu zituen osoko bilkuran eginiko aurkezpen zientifikoak eta taldeka eginiko jarduera parte hartzaileak, eta tarte handia utzi zien ere topaketa une emankor eta preziatuei (kafeak eta lunch-ak, eta aldebiko topaketa libreak). Topaketa interaktibo eta diziplinartekoak balio izan zuen konbergentzia puntuak aurkitzeko LTC sareko kideen artean, edo haien artean lehendik zeuden konexioetan sakontzen jarraitzeko, urtez urte zabaltzen ari den sarea sendotuz eta Akitania Berriaren eta Euskadiren arteko ikerketan duen nagusitasuna indartuz.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisarioa irekiera ekitaldian izan zen, Igor Campillo Euskampus Fundazioko zuzendariarekin batera.

Cristina Uriartek, Euroeskualdeko hiru hizkuntza ofizialetan, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzarentzat funtsezkoa dela LTC Sarea programa babestea, programaren inpaktua eta emaitzak oso garrantzitsuak direlako hiru trantsizio handiei dagokienez, ZTBP 2030 planaren lehentasunekin bat etorrita.

Igor Campillok, LTC sarea eta aurtengo emaitza nagusiak aurkezteaz gain, hitz batzuk esan zituen bi unibertsitateetako ikerketa errektoreordeen izenean, eta ekimen eta topaketa honen izaera estrategikoa nabarmendu zuen:

  • sarearen ikuspegi partekatua eraikitzea.
  • jardunbide egokiak partekatzea.
  • gaitasun eta konexio berriak identifikatzea.
  • talentu gaztea sustatzea (21 doktoregai eta post-doc izan ziren jardunaldian), LTC Sarearen funtsezko xedea.
LTC SAREA BAIONA

Cristina Uriarte (Eusko Jaurlaritza) eta Igor Campillo (Euskampus Fundazioa), irekiera ekitaldian.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, LTC eta LTC inkubagailu bakoitzeko arduradunek 5 minutuko formatu dinamiko batean aurkeztu zituzten beren taldeak eta ikerketa ildoak. Une hori funtsezkoa izan zen LTC Sareko kideek hobeto elkar ezagutzeko eta, ondorioz, haien arteko lehen interesguneak edo konbergentziak identifikatzen hasteko.

 

LTC SAREA BAIONA

Itziar Alkorta - LTC EAR inkubagailuaren ikertzaile nagusia (UPV/EHU).

Aurkezpen horiek amaituta, LTCetako 21 doktoregaik, funtsezkoak LTC Sarean, beren ikerketa proiektuen aurkezpen azkarra egin zuten. Gero, poster saio batean sakondu zuten proiektu horietan, Erakusketa Hall-ean, interesatuta zeuden pertsonentzat.

LTC SAREA BAIONA

PhD Student Laura de la Heras-García / LTC CoMorPD

“Role of the Locus Coeruleus in prodromal phases of Parkinson's Disease”

 

Arratsaldean, jardunaldiko parte hartzaileak, LTC arteko hainbat taldetan banatuta, 4 gaikako lan mahaitan txandakatu ziren, beren LTCtik trantsizio erronka handiei (trantsizio digitala, sozio-demografikoa eta energetikoa) eta, oro har, LTC Sareari egin ziezazkieketen ekarpenez aritzeko, eta funtzionamendu jardunbide egokiak eta etorkizunerako ekintza berriak ezartzeko edo hobetzeko iradokizunak partekatu zituzten.

 

Dinamika horren ondoren, parte hartzaileek denbora tarte luze bat izan zuten aldebiko topaketak egiteko; besteak beste, konbergentzia-puntuetan sakontzeko.

LTC SAREA BAIONA

 

Jardunaldiari amaiera emateko, eskerrak eman zitzaizkien parte hartzaile guztiei, eta balantzea egin zen, osoko bilkura batean, 2023ko hurrengo mugarri garrantzitsuak gogoratuz; besteak beste, abuztuaren 8ra arte irekita egongo den LTC Sarearen deialdia, eta azaroaren 13an eta 14an Bilbon egingo den Euskampus Bordeaux Eguna (LTC berria iragarriko da eta protagonismo handia izango dute LTC sarearen proiektuek).

 

Halaber, lehen topaketak jarraipena izan zezakeela aipatu zen, eta urtean behin egin zitekeela. Gainera, 2024an, LTC Sarea komunitateko kideak Euroeskualdeko uda ikastaroen buru izan daitezkeela, beren lana publiko zabalarekin partekatzeko.

 

LTC Sarea informazio gehiago hemen.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.