bq system 2

Representación institucional frente al ordenador cuántico IBM System 2, Ikerbasque.

Albisteak
  • Albisteak

Eusko Jaurlaritzak eta IBMk Europako lehenengo IBM Quantum System Two inauguratu dute Donostian

• IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroak munduko ordenagailu kuantiko eraginkorrenetako bat erabiltzeko aukera eskaintzen die jada bere kideei

• IBM-BasQ aliantzak lankidetza zientifiko globalak bultzatzen ditu oinarrizko fisikan eta materialen zientzian

• Imanol Pradales: “Sortu dugun abantaila kuantikoa aprobetxatzeko moduan gaude. Gure herriarentzat estrategikoak diren arloetan jarri behar dugu arreta”

IBM Quantum System Two operatiboa inauguratu dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta IBMk IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroan, Donostian; Europan lehenengoa da, eta hirugarrena mundu osoan. Sistema hori instalatzea mugarria da bi erakundeen arteko lankidetza estrategikoan. Lankidetza hori 2023an sortu zen, BasQ – Basque Quantum ekimenaren baitan, Euskadi teknologia kuantikoen nazioarteko polo gisa finkatzeko Eusko Jaurlaritzak sustatuta. Ikerbasqueko eraikin berrian dago sistema, IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroan, eta gaur goizean inauguratu da, Imanol Pradales lehendakariak parte hartu duen ekitaldi instituzionalean.

Harekin batera egon dira Jay Gambetta, IBM Quantumeko presidenteordea, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Eider Mendoza, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Horacio Morell, IBM Españako presidentea.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira, baita ere, lehenengo eta bigarren lehendakariordeak, Arabako eta Bizkaiko ahaldun nagusiak, Gipuzkoako ahaldun nagusia bai eta erakundeetako eta zientzia-alorreko, erakundeetako eta enpresetako ordezkari ugari ere.

bq system 2
BQ system2

IBM Quantum System Two instalazioa Estatu Batuetatik kanpo sistema honen bigarren abiaraztea da. 156 qubiteko IBM Quantum Heron prozesadore batek bultzatzen du, eta konpainiak orain arte garatu duen prozesadore kuantiko onenetakoa da. Etorkizunean eskalatu eta hainbat prozesadore integratzeko diseinatuta dago eta, beraz, mugarri teknologikoa da, erabilera-eskalako algoritmoak exekutatzeko aukera ematen baitu, simulazio klasikoaren gaitasunak gaindituta.

"BasQ-ko zientzia-taldearekin egindako bi urteko lankidetzak emaitza garrantzitsuak lortu ditu energia handiko materialen eta fisikaren zientziaren arloan. Orain helburua da gure taldeek gero eta ekosistema handiagoa indartzea, Europako lehen IBM Quantum System Two honi esker. IBM Quantum Heron prozesadore kuantiko onenaz hornituta dago”, adierazi du Jay Gambetta (irudian, Pradales Lehendakariarekin batera) IBM Research eta IBM Felken-eko zuzendariak.

Urrats horrekin, Euskadi funtsezko nodo gisa finkatu da IBMren konputazio kuantikoaren sare globalean, eta gorabidean dagoen teknologia horren garapenean aitzindari izateko nahia indartu du. Ekimen horien bidez, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza sustatzen dira, ikasteko esperientzia berritzaile eta murgilduen bidez, bai ikasleentzat, bai zientzia- eta teknologia-arloko profesionalentzat.

Eusko Jaurlaritzak Quantum-en alde egindako apustuari buruz


Eusko Jaurlaritzak konputazio kuantikoarekin duen konpromisoa 2019an hasi zen IKUR Estrategiaren bidez, eta Euskadirentzako lehentasunezko eremu zientifiko identifikatu zuen eremu hori, neurozientziekin, neutronikarekin eta adimen artifizialarekin batera. Estrategia horren barruan, 2023ko martxoan, IBMrekin lankidetza iragarri zen, zentro kuantiko bat instalatzeko eta Euskadin IBM Quantum sistema bat hedatzeko; lurraldea zientzia eta berrikuntza kuantikoaren abangoardian kokatzeko urratsa. Apustu hori 2025eko martxoan indartu zen, Europako lehenengo IBM Quantum System Two Euskadin instalatuko zela iragarri zenean.

bq system2
bq system 2

Eusko Jaurlaritzak teknologia kuantikoen alde egindako apustua

BasQ – Basque Quantum izenarekin egikaritu zen; Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanean gidatu du ekimena. Instalazio teknologikoa izateaz gain, BasQ zientzia kuantikoa bultzatzeko, talentua trebatzeko, inbertsioa erakartzeko eta energia, industria, biomedikuntza eta adimen artifiziala bezalako sektore estrategikoetan aplikazioak garatzeko diseinatutako ekosistema integral gisa eratu da.

IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroa IBM_BasqueCountry sistemaren egoitza den IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroaren misioa da Euskadin teknologia kuantiko aurreratuen erabilera bultzatzea, goi-mailako ikerketa zientifikoa indartuta eta nazioarteko lankidetza sustatuta. Gainera, bikaintasuneko ekosistema sendotu nahi du, etorkizunerako estrategikoa den eremu horretan talentu espezializatua trebatuta eta ezagutza sortuta.

Ikerbasque-i buruz

2007an, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque eratu zuen euskal sistema zientifikoa indartzeko, mundu osoko ikertzaileak erakarri, berreskuratu eta atxikita. Zientziarako Euskal Fundazioa erakunde sendoa da, 35 herrialdetako 373 ikertzaile ditu, jakintza-arlo guztietakoak, eta, gaur egun, 25 erakunde-kidetan lan egiten dute.

Gehiago jakin Basque Quantum web gunean.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika irakurri dut, eta onartzen dut.