
Jakinaldia zientzia jaialdi berriak urriaren 17an eta 18an egingo du bere lehen edizioa Donostian
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako jaialdiak zientzia herritarrengana hurbildu nahi du. Lehenengo edizioak, Kuantika Jaialdia izenekoak, fisika kuantikoaren 100 urteak eta Europako IBM ordenagailu kuantiko indartsuenaren etorrera Euskadira ospatzen ditu.
Bi egun jarraian, kuantikak bere aurpegi magiko eta dibertigarriena erakutsiko du. Musika, antzerkia, magia ikuskizunak, bakarrizketa zientifikoa eta bertsozientzia izango ditugu, fisika kuantikoa gizarteari modu harrigarrian eta entretenigarrian hurbiltzeko.

Imagen: Jaialdiaren egitaraua
Ostiralean, hilak 17, bereziki helduentzat pentsatuta egongo da, eta hainbat ikuskizun eta dibulgazio-pilula izango dira, jakin-mina piztuko dutenak.
Hilaren 18an, larunbata, familiei eta haurrei zabalduko zaie programazioa, haur eta helduek mundu kuantikoan modu dibertigarrian barneratzeko diseinatutako antzerki eta magia ikuskizun batekin.
Presta zaitez fisika kuantikoa inoiz bizi izan ez duzun bezala bizitzeko!
Informazio gehioago Zientziaklik webgunean.
Eman izena formulario honetan parte hartzeko.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu