ONKO-ON

ONKO-ON MISIOA

Euskal Autonomia Erkidegoan paziente onkologikoentzako eskala handiko zerbitzu bat garatzera bideratutako ikerketa-ekintza da, ariketa fisikoaren, nutrizioaren eta laguntza psikologikoaren integrazioan oinarritua.

2020an Euskampus Erresilientzia COVID-19 programarekin izandako lehen esperientziaren ondoren, eta 2030eko Plan Estrategikoaren testuinguruan, Euskampusek Misioak Programa jarri zuen martxan. 2021ean, “Euskampus 1.0 Misioak” atera ziren, gizarte erresilienteagoak eta ozeanoen iraunkortasuna eta balorizazioa sustatzeko. 2022an, “Euskampus 2.0 Misioak” programaren helburua IA garapen-faktore giltzarri gisa esploratzea eta ustiatzea zen, hainbat arlotan erronka handiei aurre egiteko: medikuntza pertsonalizatua, ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua, energia garbiak edo gizarte bidezkoagoak eta aurreratuagoak. Orain, 2023an, Euskampus ONKO-ON Misioa jarriko da martxan.

Irakurtzen jarraitu

Helburua

ONKO-ON Misioak bi helburu ditu:

  • Eragin positiboa berresten duen ebidentzia zientifikoa sortzea (ohiko tratamenduak indartzea, bizi-kalitatea hobetzea, komorbilitate txikiagoa eta biziraupen handiagoa) paziente onkologikoetan; jarduera fisikoa, nutrizioa eta laguntza psikologikoa barne hartzen eta integratzen dituzten esku-hartze protokolo anitzen bidez.
  • Paziente onkologikoari laguntzeko zerbitzu integrala (edo zerbitzu-ereduak) diseinatu, garatu eta zabaltzea; paziente onkologikoa bere tratamendu eta eboluzio prozesuaren eragile aktibo gisa ahalduntzeko, eta jasangarria, bidezkoa eta eskalagarria izateko balioan oinarritutako medikuntzaren testuinguruan. Zerbitzu hori (edo zerbitzu ereduak) erakunde publiko, pribatu edo publiko-pribatu batek eman dezake.

ONKO-ON Deialdia

Eginkizun hori gauzatzeko, Euskampusek hainbat deialdi eta prozesu abiaraztea proposatzen du, lan-plan bat diseinatzeko eta garatzeko eragile eta interes-taldeak identifikatu eta aktibatzeko. 2023an lehen deialdia egingo da, ONKO-ON 2023 Misioa deialdia, Euskampus erakundeen barruan “interes-adierazpenak” jasotzeko prozesua irekitzeko. Horren bidez, erakunde horietako ikertzaileekin talde zabal, askotariko eta diziplinartekoa sortu eta bultzatu ahal izango da, Euskampus ONKO-ON Misioan parte hartu eta horretan laguntzeko.

  • Hemen deskarga daitezke deialdiaren deskribapen orokorra eta lehiari buruzko xedapen orokorrak.

ONKO-ON MISIOA

  • Hemen dago proiektuetarako aplikazio-formularioa.

FORMULARIOA JAITSI

Proposamenak Abenduaren 11n, 14:00ak baino lehen bidali behar dira helbide honetara: misiones@euskampus.eu.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa