
Euskampus Fundazioak eta The Care Lab-ek bi kokreazio tailer egin zituzten, maiatzaren 6 eta 7an, ONKO-ON Misioaren baitan.
- Albisteak
ONKO-ON eta Kokreazio tailerrak, aurrera goaz.
“Beharrezkoa da hizkuntza komun bat sortzea, konfiantza zubiak eraikitzea diziplinen artean”, minbiziak erasandako pertsonen akonpainamendua hobetzeko.
Parte-hartzaileetako batek hitz horien bidez agerian utzi zuen espirituarekin, Euskampus Fundazioak eta The Care Lab-ek bi kokreazio tailer egin zituzten, maiatzaren 6 eta 7an, ONKO-ON Misioaren baitan.
Bilbon eta Donostian egin ziren tailerretan parte hartu zuten osasun, gizarte, elkartegintza eta ikerketa arloko 40 profesionalek baino gehiagok eta minbizian zuzeneko esperientzia duten pertsonek. Ikaskuntzak trukatzeaz gain, aztergai izan zituzten, ikuspegi askotatik, etorkizunean ONKO-ON Misioaren baitan ekiteko aukera zehatzak.
ONKO-ON Misioaren helburua da Euskadin minbiziak jotako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, jarduera fisikoa, elikadura eta ongizate emozionala uztartuz tratamenduetan. Ebidentzia eta proposamen berriak sortuz, pertsonei laguntzeko minbiziaren faseak hobeto eramaten, gaitzaren susmotik hasi eta "minbiziaren ondorengo bizitzara" arte, edo minbizi kronikoarekin bizitzera arte. Azken batean, asmoa da laguntza sistema integratu eta irisgarri bat eraikitzea minbiziak erasandako pertsona guztientzat, baliabideak eta tresnak emanez, eritasunaren etapa bakoitzari aurre egiteko.
ONKO-ON Misioari buruz gehiago jakin
Gaiari buruzko albisteak
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu