- Albisteak
Unibertsitatearen, industriaren eta gizartearen arteko lankidetzan txapeldunak - Igor Campillo munduko 33 pertsona nabarmenduenen artean dago unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzaren alorrean
Lankidetza estuan jarduten duten unibertsitateak eta industria berrikuntzaren motorrak diren arren, PERTSONAK dira erakundeen artean ezagutzak eta berrikuntza transferitzeko, baliabideak mugiarazteko, antolamendu aldaketa ezartzeko eta eskualdeak nabarmentzeko faktorerik funtsezkoena.
Igor Campillo Euskampus Fundazioko zuzendari exekutiboa da eta unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzako txapeldun aitortua izan da, “Spanning Boundaries Agents Between Academia & Industry” zerrendan hautatutako 33 pertsonen artean. Hautaketan, saritua izan da María Saiz Santos ere, Ekonomia eta Enpresan doktorea eta UPV/EHUko “Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza” masterraren zuzendaria.
Gaur egun, sekula baino garrantzitsuagoa da unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza, eta ezinbestekoa eta aldi berean desafiatzailea da ikustea nola batzen diren zientzia eta enpresa, gizarte erronkei aurre egiteko. Elkarlanean arituz berrikuntzaren aldeko konpromisoa lortu ahal izateko erakundeen barneko eta kanpoko oztopoak apurtzean, aliantzak birsortzen dira, eta halakoek konponbideak ematen dituzte gaur egungo arazo larrietarako. Spanning Boundaries eragileek apurtu egiten dituzte erakundeetako barne eta kanpo oztopoak, lankidetzan oinarrituta berrikuntza bultzatzeko konpromisoa lortzeko.
Orain, sekula baino beharrezkoagoa da erakundeen arteko “mugak gainditzea”; hain zuzen ere, horretarako sortu zen Erasmus+ Ezagutzarako Aliantzaren “Mugak gainditzeko garapen programa” izeneko proiektua. Proiektu horren xedea unibertsitateetako eta enpresetako profesionalak ahalduntzea eta gaitzea da, ekarpen handiagoa egin dezaten eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialaren alde. Horretarako, ezagutzak, laguntza eta beraien arteko eta inguruarekiko konpromiso estuagoa eskaintzen zaizkie.
Mugak gainditzeko nahiak aldi berean bi mundu ezberdinetan bizitzea eskatzen du, eta, beraz, askotariko iritzi, helburu eta itxaropenak hartu behar izatea kontuan. Beraz, mugak apurtzeko egin beharreko lana ez da hutsala, gogor egin behar baita lan arrakasta lortzeko, eta ezusteko asko ebatzi behar baitira bidean; baina horregatik, hain zuzen ere, are baliotsuagoak dira garaipenak.
Spanning boundaries champion orok honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste: jarraitutasuna, erresistentzia, erresilientzia, irmotasuna, komunikaziorako trebetasun bikainak, pentsaera ekintzailea eta zailtasunen aurrean sekula amore ematen ez duen jarrera.
Enpresaren eta unibertsitatearen arteko logika bitarra apurtu behar dugu mundu guztiok ulertzen dugun zerbaitekin, ze, funtsean, denok gizarte beraren parte garelako
Igor Campilloren esanetan, «’Boundary spanner’ orok erakundeen arteko harreman esparrua aldatzeko asmoz egiten du lan, guztientzat onena dena lortzeko». Horretarako, unibertsitateak, enpresak eta bestelako eragileak ikuspegi zabalagoarekin pentsatzera eta jardutera bultzatzeko gai diren pertsonak behar dira, eta eredu transakzionalak albo batera utzi, eta interes partikularretatik haratago doazen erantzun kolektiboak adostea ahalbidetzen duten bestelako ereduak sustatu behar dira.
Euskampus Fundazioko zuzendaria arrazoi hauengatik aukeratu dute, besteak beste:
- Euskal Herriko enpresen lehiakortasunari eta dibertsifikazioari laguntzeko NanoBasque Estrategia (2008-2015) diseinatzeagatik;
- Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateari lotutako Institutu Teknologikorako plan estrategikoa garatzeagatik;
- Nazioarteko Bikaintasun Campusa (CIE Euskampus) diseinatzeagatik eta martxan jartzeagatik. Campus hori osatzen dute Euskal Herriko Unibertsitateak, Tecnalia Korporazioak eta Donostia International Physics Center erakundeak; Nazioarteko Bikaintasun Campusa antolatzeagatik eta ezartzeagatik (campus hori osatzen dute Euskal Herriko Unibertsitateak, Tecnalia Korporazioak eta Donostia International Physics Center erakundeak);
- 4GUNE klusterra sortzeagatik. Kluster hori Euskal Herrian dauden lau unibertsitate zentroetako fakultateek eta ingeniaritza eskolek osatzen dute, eta enpresen beharrei hobeto erantzutea da haren xedea.
EZAGUTZAREN GARRANTZIA
Igor Campillo Fisika Zientzietan doktorea da eta, bere ustez, ezagutza ezinbestekoa izan da. Igorrek prestakuntza teorikoa zuen arren, bere ibilbide profesionalean ezagutza aplikatuagorantz jo du, askotariko lan harremanak izan dituelako diziplinarteko hainbat lantalderekin; eta, laneko esperientzia horri esker, areagotu egin ditu enpresen garapenaren eta proiektuen kudeaketaren alorrean zeuzkan ezagutzak.
DRIVER-AK
Igor Campilloren iritzian, proiektuek arrakasta izateko erabakigarriak diren faktoreen artean, honako hauek daude: askotariko aurretiazko esperientzia, landutako proiektuei balioa emango dien diziplina anitzeko lantalde on bat eta zeharkako prestakuntza. Spanning Boundaries eragileen diziplina anitzeko profilak honako eskakizunak ditu: "profil poliedrikoa izan behar da, maila ezberdinetan eta askotariko pertsonekin eta erakundeekin harremanak ezartzea errazten duena". Gainera, Igorrek ikuspegi sistemikoa ezartzea proposatzen du. Mugak jorratzen dituzten jarduerak ez dira ikuspegi transakzional batetik landu behar, baizik eta parte hartzen duten eragile guztien arteko balioaren baterako sorkuntzaren ikuspegitik.
‘Spanning Boundaries Agents Between Academia & Industry’ zerrenda Herbeheretako University Industry Innovation Network-UIIN unibertsitateak sortu du. Sare horrek goi mailako hezkuntza erakundeen etorkizuna eta horiek gizartean duten inpaktua ditu aztergai.
Spanning Boundaries ekimenari buruzko informazio gehiago
Spanning Boundaries Agents Profile Book liburua deskargatzeko sarbidea
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu