• Albisteak

Araba Talent bekak - Prestakuntzarako eta enplegurako aukera handia

Oraindik zabalik dago Arabako Foru Aldundiak  jarritako prestakuntza-beken programa Araba Talent. Araban jaio edo bizi diren eta nazioarteko erreferentziazko zentroetan prestakuntza espezializatua egin nahi duten ikasle graduatuentzat zuzenduta.


Ikasle bekadunek nazioarteko unibertsitateek eta negozio eskolek ematen dituzten izen handiko programetan egingo dute prestakuntza.

Espezializazio ikasketak amaitu ondoren, ikasleak Arabako enpresa sareko erreferentziazko enpresen proiektu estrategikoetara lotuko dira eta enpresek beren gain hartuko dute kontratazioa.

Bekak ikastaroaren matrikularen kostua ordainduko du, baita hegazkineko pasarteak, bisatuak, egoitza-baimenak, ostatu, mantenu, prestakuntza-materiala, aseguruaren kontuak eta ikasleak izan ditzakeen bestelako gastuak ere. 

✎ Beka eskatzeko, eskabide orria bete beharko duzu web-orrian.

✉ info@arabatalent.eus helbidera ere idatz diezagukezu.

Eskaera egiteko epea 2022ko otsailetik maiatzera izango da.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.