• Albisteak

Bideoak zabaltzeko kanpaina - Eusko Jaurlaritzak 4Gune Klusterra aurkezten du

4Gune klusterra eta bere programa exekutiboa hedatzeko kanpainaren hasiera, lankidetza-maila erakusten duten bideo interesgarriekin. Lehena: Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta 4GUNE Klusterreko Zuzendaria.

 

Orain lau urte, Unibertsitatea + Enpresa 2022 lehen estrategia aurkeztu zuen lehendakariak. Estrategia horrek bi helburu nagusi ditu: enpresa esparruan aplika daitekeen ezagutza sortzea eta transferitzea; eta enpresa esparruko premietara egokitu daitekeen giza kapitala prestatzea.

4GUNE Klusterra da estrategia hori garatzeko tresna operatiboa, helburu orokorra izanik unibertsitatearen eta enpresa sarearen arteko harreman handiagoa sustatzea. Klusterrak garatzen duen lanaren helburua da unibertsitate prestakuntza RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiarekin lerrokatzea, ikasketak burutu dituztenen laneratzea areagotzea, unibertsitate prestakuntzaren nazioartekotzea sustatzea eta Euskadiko unibertsitateen arteko koordinazioa sustatzea.

 

Klusterra aitzindaria da Estatuan eta Europan unibertsitatearen eta enpresaren arteko harreman zuzena eta estua ezartzen, unibertsitateko prestakuntzak produkzio sarearen benetako premiei erantzun diezaien.

Etorkizunean, Klusterrak bere estrategia eta jarduera ildoak finkatuko ditu, eta, aldi berean, bere helburu orokorrak berriro definituko ditu, gaur egun lantzen ari garen 2021-2024 Unibertsitate Enpresa estrategia berrira egokitzeko.

Klusterrak estrategia horren tresna operatiboa izaten jarraituko du, eta horrek are gehiago indartuko du unibertsitatearen eta euskal enpresa sistemaren arteko harremana.

Informazio gehiago 4gune webgunean.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.