CHALLENGE BASED LEARNING i3

Challenge Based Learning i3, 2023ko edizioaren itxiera

 Joan den egunean, ekainak 9, Challenge Based Learning i3 proiektuaren 22-23 edizioaren azken tailerra egin zen Donostiako Carlos Santamaria eraikinean. Ikasle, irakasle eta erakundeetako ordezkari ugari bildu egin ziren emaitzak partekatzeko eta mugaz gaindiko campuseko ekimen honen aurrerapenak alderatzeko. Ekimen horren 5. edizioa egin da jada, Ocean i3 proiektuaren hasieran, eta hasierako proiektu hori gaur egun ezagutzen dugun CBLi3n bihurtu egin da.

Workshopari hasiera emateko Idoia Zarrazqin, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko SEA/HELAZ Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuko koordinatzailea, Jérome Cachot, Bordeleko Unibertsitatearen ordeazkari eta EPOC laborategiko irakasle-ikertzaile, Itziar Rekalde, UPV/EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea eta Euskampuseko proiektuaren koordinatzailekidea Julieta Barrenetxea izan genituen gurekin.

Ondoren, María Garcia Alvarez, Herbeheretako Windesheim Honours Colleg-eko irakaslea eta UPV/EHUko doktoregoko tesistak parte hartu zuen online. Mentimeter tresnarekin “inner development skills”ei buruzko galdetegi bat egin zen, gaitasun garapenari eta ikaskuntza-kontzientziari buruzko ikerketaren osagarri modura, proiektuan zehar aktibatuta baitaude. Jarraian, parte-hartzaileak hiru lan-taldeetan banatu egin ziren, talde bakoitza lotutako proiektuaren 3 ardatz-erronkei lotutako lan-taldeetan banatu ziren, Ozeano Jasangarria, Ekonomia Zirkularra eta Itsas Energia Berriztagarriak. Gainera, talde bakoitzari Mater Museo Ecoactiva, Emaus, 4PScieseas, SUEZ Rivages Pro Tech eta Energiaren Euskal Erakundeko gizarte-eragileren bat batu zitzaion taldeko aurkezpenak prestatzen amaitzeko.

Talde bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, prozesu osoan zehar taldeekin lankitdetzan aritu diren gizarte-eragileekin lortutako emaitzak alderatzeko eta aldi berean feedbacka izateko. Auditoriumera itzulita, talde bakoitzak bere aurkezpena eszenatokian egin zuen komunitate osoaren aurrean eta hizkuntzak eta hizlariak txandakatuz. UPV/EHUko Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko ikasleek talde bakoitzean lagundu zuten aurkezpenetan esan osteko itzulpena/interpretazioa eskainiz. Aldi berean, entzuleei laguntza eleaniztuna eman zieten, mezua hizlariek erabiltzen zituzten hizkuntzen ordezko hizkuntzetan eskainiz. Gizarte-eragileak beren iritziak eta aholkuak publikoki partekatzera gonbidatu zituzten.

 

CHALLENGE BASED LEARNING
Ikasleetako batek emaitzak partekatzen ditu osoko bilkuran.

Azkenik, María G. Alvarez gurekin berriro konektatu egin zen inkestaren analisiaren emaitza amankomunean jartzeko eta partekatzeko, eta ondorioztatu zuen CBLi3 proiektu-komunitatea benetan garatzen ari dela bost “inner development goals” (Transformation skills for Sustainable Development) izenez ezagutzen diren konpetentziak: izatea, pentsatzea, harremanak izatea, lankidetzan aritzea eta jardutea.

 

CBLi3cbli3

María Alvarez “inner development skills”ei buruzko emaitzak partekatu ditu online.

Bukatzeko, Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea, eskerrak eta zorionak eman zizkion parte hartu zuen komunitate osoari, unibertsitateen artean partekatutako projektu honetan gogo eta konpromisoari eusteagatik, berrikuntza pedagogikoaren aldeko etengabeko apustuaren erakisgarri argia baita.

CHALLENGE BASED LEARNING I3
Laura VozMediano durante su intervención.

Amaitzeko, berriz ere, eleaniztasunak ahalduntzeko tresna jardun zuen parte-hartzaileentzat, eta horrek hizkuntzaren kontzientzia eta sentsibilizazioa sustatzen ditu, komunitateei mesede eta hobekuntza egiten die, gizarte-kohesioa sustatzen du eta kultura aberasten ditu mugaz gaindiko ingurune horretan.

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.