
Lan eskaintza:
Gizarte-berrikuntzako komunikazio-arduraduna Agirre Centerren
Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskampus Fundazioan integratutako gizarte-berrikuntzako laborategi bat da. Haren jarduera-esparruak giza garapen jasangarriko eredu berriei buruzko ikerketa eta esperimentazioa dira. Irismena: Gizarte- berrikuntzako proiektuen komunikaziorako estrategia ezartzen laguntzea.
Eginkizunak:
- Argitaratzeko edukiak, testuak eta piezak formulatzen laguntzea.
- Komunikabide-kanalen kudeaketa (sare sozialak, web-orria, newsletterra)
- Euskarriak kudeatzea (bideoa, podcast-a, aldizkaria, web-orria)
- Komunikazio-estrategiaren definizioan laguntzea.
Bete beharreko baldintzak:
- Kazetaritzako edo antzeko goi-mailako ikasketak edo unibertsitate-titulua.
- Hizkuntzak: ingelesa, euskara, gaztelania. C1 maila frogatzea hiruretan.
- Argazki, bideo eta audioen produkzioan eta edizioan gaitasuna izatea.
- Ahozko eta idatzizko komunikazioan trebetasuna.
- Malgutasuna, harremanetarako gaitasuna.
- Lankidetza eta talde-lana; lan-ikuspegira egokitzea;
Baloratuko da:
- Antzeko zereginetan aurretiko esperientzia izatea (testuak idazten, infografiak egiten, sare sozialak kudeatzen).
- Beste hizkuntza batzuk menderatzea.
- B gidabaimena.
- Office paketea menperatzea.
- MailChimp menperatzea, edizio-programak menperatzea (audioak, bideoak eta argazkiak).
- Wordpress menperatzea
Noiz hasi: 2023ko ekainaren 1a Lanaldia Osoa. Kontratu mugagabea eskaintzen da, 4 hilabeteko frogarekin, hasteko.
Interesatuek helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzte curriculumak maiatzaren 27a baino lehen (egun hori barne), erreferentzia gisa lan-eskaintza jarrita: info@agirrecenter.eus eta itziar.moreno@agirrecenter.eus.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu