Hezkuntza-berrikuntza gustuko duzu?
Bat egin Euskampus Fundazioaren taldearekin!
Euskampus Fundazioan pertsona bat bilatzen ari gara arteen, kulturaren eta sormenaren arloan unibertsitateko prestakuntza-programa berritzaileen diseinua, garapena eta ezarpena bultzatzeko.
Aukeratutako pertsona KSIgune koordinatzen duen taldera batuko da. KSIgune Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketako Klusterra da, eta tokiko zein nazioarteko mailan unibertsitateen, administrazio publikoaren, enpresen eta kultura- nahiz sormen-ekosistemako eragileen arteko lankidetza sustatzen duten proiektu estrategikoetan parte hartuko du.
Lanpostu honek aukera eskaintzen du ikaskuntza-eredu berrien garapenean laguntzeko, gradu eta graduondoko programak, etengabeko prestakuntza, mikrokredentzialak eta bizitza osoko ikaskuntzako beste prestakuntza-modalitate batzuk diseinatu eta kudeatuz, Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) talentua eta berrikuntza indartzeko helburuarekin.
Proiektuen kudeaketan, unibertsitateko prestakuntzan eta hezkuntza-berrikuntzan esperientzia duen pertsona baten bila gabiltza, lankidetza-inguruneetan eta nazioarteko testuinguruetan lan egiteko gaitasuna duena, eta euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ezagutza duena.
Interesa duzu? Bidali zure curriculum vitaea eta motibazio-gutun bat, gure taldeko kide izan nahi duzun azalduz eta zer ekarpen egin dezakezun kontatuz.
đź“© jobs@euskampus.eu
Erreferentzia: #euskampus_ksigune_edu
🗓️ Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko Irailaren 3.
Irakurri lan eskaintza osoa hemen.
Gaiari buruzko albisteak
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu