• Albisteak

Mentoring Misioak, Euskampus Misioak proiektuen taldeek elkarrekin sortzeko ibilbide bat

Mentoring Misioak ibilbidea abian jartzen da, eta haren lehentasunezko helburua da elkarrekin sortzeko gune bat partekatzea, ikertaldeek abilezien eta ezagutzen oinarri sendo bat gara dezaten, beren ikerketaren emaitzak gizarteari transferitzea eta haren eragina zabaltzea ahalbidetuko dutenak, kolektiboki identifikatutako misio eremuetan.

 

Ekainaren 8an Mentoring Misioen lehen saioa egin zen Tecnaliaren egoitzan, Donostiako Miramongo Teknologia Parkean. Jardunaldian UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko eta Tecnaliako 23 ikertzaile izan ziren, 2021ean abiarazitako Misioen 1.0 azken deialdian aurkeztutako proiektuetako kide guztiak, bai eta ekimen honen buru diren Euskampus taldeko ordezkariak ere.

 

 Mentoring misioen saioko parte hartzaileak

 

Mentoring ibilbide honen helburuen artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Norabidea ematea: Euskampus misio zorroa sortzea eta I+G kooperatiboa norabide horretan zuzentzea, haren gizarte eragina maximizatuz.
  • Talentu ikertzailea sustatzea: ikasleen artean talentu ikertzailea sustatzeko aukera guneak jartzea.
  • Inpaktuaren kultura sortzea: sentsibilizatzea eta gizarte inpaktuko metodologia bat sartzea ahalbidetuko duten ezagutza eta tresnak ematea.
  • Erantzun kolektiboak garatzea: zehaztutako misioetarako hitzartutako ahalegin eta erantzun kolektiboak pixkanaka koordinatzeko agertoki bat elkar sortzea.

 

Mentoring Misioen ibilbidearen ilustrazioa

 

Hurrengo hilabeteetan egin beharreko 5 topaketen ibilbidearen lehenengo saioa izan da. Lehen saio honetan, Misioen 1.0eko proiektuak ezagutu nahi ziren, denok kezkatzen gaituzten gai eta erronken ikuspegi partekatua sortzea, eta Euskampus 1.0 Misioetarako funtsezko osagaien mapa diseinatzea. Tailer horretan, Euskampus Digital plataforma interaktibo eta kolaboratiboa ere aurkeztu zen. Bertan, komunitatea harpidetu ahal izango da, bere proiektuekin lotutako argitalpen eta nobedade berrien berri izateko eta lankidetza sareak sortzeko. Tresna horren helburua da Euskampus Fundazioko proiektuen ikerketa komunitatearentzako konexio tresna eta lankidetza laneko ingurune bat izatea.

Misioei buruzko informazio gehiago

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.