• Albisteak

Mugaz gaindiko praktikak UPV/EHU - Bordeleko Unibertsitatea

Mugaz gaindiko hiru praktikaren eskaintza abiaraztea, TranSPORT (S) proiektuaren esparruan 

 

Hiru pertsonarentzako praktika eskaintza egin du Bordeleko Unibertsitateko (UB) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileek parte hartzen duten Maison des Sciences de  l 'Homme d' Aquitaine (MSHA) delakoaren mugaz gaindiko taldeak.

 

Praktika horien helburua da unibertsitateko ikasleen mugikortasuna erraztea Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eremuan, eta Bordele-Euskampus Nazioarteko Bikaintasunerako Euroeskualdeko Campusa indartzea. Osasun krisiaren egungo baldintzetan, telelana kontuan hartu ahal izango da, baina ahal den guztia egingo da praktiketako ikasleen eta NAEN Euroeskualdeko hiru eskualdeetako ikertzaileen arteko elkarlana  presentzialki ziurtatzearren.

Hemen duzue informazio gehiago UPV/EHUko masterreko edo graduko 4. mailako ikasleentzako praktika eskaintzei eta Gizarte Zientzietako profilari buruz.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.