SALTILLO

Saltillo eskola-ontzian, itsasoko osasuna eta biodibertsitatea babesteko

Mugaz Gaindiko Udako Ikastaroaren hirugarren edizioa Saltillo eskola-ontzian

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Bordeleko Unibertsitatearekin eta Euskampus Fundazioarekin lankidetzan, Mugaz Gaindiko Udako Ikastaroaren laugarren edizioa iragarri du, "El Saltillo" eskola-ontzian, 2024ko uztailaren 2tik 5era. Ikastaro honek aukera ematen die unibertsitateko ikasleei Kantauri Itsasoan nabigatzen ari diren bitartean hezkuntza-esperientzia paregabe batean parte hartzeko.

Zeharkaldia Santurtzitik Plentziara abiatuko da eta abiapuntura itzuliko da. Bidaian zehar, ikasleek prestakuntza jasoko dute ontzian, energia garbiari, ingurumen-hezkuntzari eta itsas iraunkortasunari buruzko hitzaldietan parte hartuko dute, hori guztia kulturartekotasuna eta eleaniztasuna sustatzen dituen ingurune eleaniztun batean. Publikora irekitako hitzaldiak egingo dira, bai aurrez aurrekoak, bai on-line, 2024ko uztailaren 3an eta 4an, Plentziako Itsas Geltokian (PiE).

Hitzaldiak formatu eleanitzean egingo dira, eta adituek energia garbia, hezkuntza, klima, ikerketa eta ozeanoen iraunkortasuna bezalako gaiak jorratuko dituzte. 14 ikasleek “pitching-ak” egingo dituzte beren ikerketa-gaien inguruan, eta itsasontzian duten esperientzia partekatuko dute. Jarduera horiek askotariko publikoarentzat diseinatuta daude, komunitate akademikoarentzat eta publiko orokorrarentzat baita ere.

Ekimen hau Euskampus Bordeaux Mugaz Gaindiko kampusaren programaren barruan dago, eta Euroeskualdeko unibertsitate publikoen Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroekin bat dator. Ekimen honen helburua itsas ingurumenaren osasunaren garrantziari buruzko ezagutza eta kontzientzia sustatzea da.

Informazio gehiago UIKo webgunean.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.