• Albisteak

2026ko Euskampus Bordeaux Eguna "Zubiak josten"

"Zubiak josten" lelopean, Euskampus Bordeaux Eguna 2026k Mugaz Gaindiko Campuseko komunitatea bilduko du Irunen Urriak 15-16 · Irunen

#SaveTheDate

Datorren urriaren 15ean eta 16an, Irungo hiria Euskampus Bordeaux Eguna 2026 topaketaren egoitza izango da. Urteroko hitzordu honek Euskampus Bordeaux Mugaz Gaindiko Campuseko komunitatea elkartzen du, lurraldearekiko sustraitzea eta nazioarteko irekiera uztartzen dituen lankidetza-eredua ospatzeko.

Aurtengo edizioaren leloa, "Zubiak josten", ez da kasualitatea. Izan ere, azken hamabost urteotan Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Bordeleko Unibertsitateak, Tecnaliak, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak eta Europako nahiz euroeskualdeko bazkide ugarik ezagutza partekatzeko, aukerak sortzeko eta komunitatea eraikitzeko zubiak ehundu dituzte elkarlanean.

Topaketa Irunen egingo da, mugaren bihotzean, Bidasoa ibaia zeharkatzen duen Santiago zubi historikotik metro gutxira. Kokaleku sinbolikoa izango da, Mugaz Gaindiko Campusaren izaera ezin hobeto irudikatzen duena: pertsonak, erakundeak, diziplinak, kulturak eta hizkuntzak elkartzea, elkarrekin etorkizuna eraikitzeko. Mugak gainditzen dituzten proiektuak protagonista Bi jardunaldietan zehar, mugak gainditu eta lankidetza berriak sustatzen dituzten proiektuak izango dira ardatz.

Unibertsitatearen, enpresaren eta lurraldearen arteko elkarlanetik sortutako ekimenak; berrikuntza pedagogikoa eta enplegagarritasuna bultzatzen dituzten esperientziak; ikerketa kolaboratiboko proiektuak; titulazio bikoitzak eta kotutelako tesiak; eta nazioarteko sareetan, hala nola ENLIGHT aliantzan, garatzen diren ekimenak.

Era berean, parte-hartzaileek gertutik ezagutu ahal izango dituzte Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien (LTC) azken aurrerapenak eta Euskampus Bordeaux komunitatearen baitan garatzen ari diren beste hainbat esperientzia berritzaile. Hazten jarraitzen duen komunitatea Euskampus Bordeaux Eguna ez da soilik proiektuak aurkezteko gunea. Topagunea ere bada: esperientziak partekatzeko, lankidetza berriak sortzeko eta urtez urte sendotzen ari den komunitate eleaniztun, askotariko eta konprometitua indartzeko. Mugaz gaindiko komunitate bat, ezagutza partekatuaren, konfiantzaren eta lankidetzaren bidez hazten eta hedatzen jarraitzen duena. Urriaren 15ean eta 16an, Irunen izango gara.

Zatoz gurekin! Eman izena Euskampus Bordeaux Eguna 2026 topaketan.

Zubiak josten jarraitzen dugu. Mugaz gaindiko komunitatea eraikitzen jarraitzen dugu.

Gehiago irakurri hemen.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika irakurri dut, eta onartzen dut.