• Albisteak

Bordeaux- Euskampus Novatris lan jardunaldietan, Mulhousen, Frantzian, Apirilaren 10tik 13ra

 “Egin dezagun mugarik gabeko unibertsitatea” leloarekin, Julieta Barrenechea eta Itxaso Etxebarria, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen eta Euskampus Fundazioaren izenean parte hartzen ari dira Alsazia Garaiko (Frantzia) NOVATRIS Unibertsitatearen Mugaz Haraindiko Eskumenetarako Zentroaren urteko jardunaldietan.

 

Edizio honek (programa hemen) lagundu egiten du definitzeko prozesuan dagoen europar unibertsitatea delako kontzeptuari buruzko gogoetan eta arreta berezia eskaintzen dio Eucor-Europar Campusarekin adostutako dinamikari, bai mugikortasun programetan, ikerketetan, prestakuntzan zein berrikuntzan, xedea izanik proiektu honekin aurrera egitea eta kulturartekotasuna eta eleaniztasuna lehentasunezko erronka bilakatzea haien lankidetza sareak garatu eta sendotzerakoan.

 

Bordel-Euskampus Campuserako aukera interesgarria da, esparru europarrean beste ekimen batzuetatik ikasi ahalko du eta.  

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.