EmPACT i3 proeiktua jaio da, EMPlegarritasuna impAKTuarekin

empacti3

 

EmPACT i3, "EMPleagarritasuna inpAKTuarekin", hainbat jakintza-alorretako unibertsitate-ikasleak, irakasleak eta aktore publiko eta pribatuak biltzen dituen ekimena da .

Bere helburua etorkizuneko profesionaletan ezagutzak eta gaitasunak garatzea da, Akitania Berriaren eta Euskadiren arteko mugaz gaindiko lurraldean trantsizio-erronkei aurre egiteko.

Erronketan Oinarritutako Hezkuntzaren (CBE) ikuspegian oinarritzen da proiektua, eta hiru arlo nagusitan oinarritzen da: ozeanoen osasuna eta jasangarritasuna plastikoen kutsadura abiapuntu izanik, itsas energia berriztagarriak eta ekonomia zirkularrara. Ikasleek irakasleek gidatutako ikerketa-proiektuetan lan egiten dute, eta mugaren beste aldeko erakundeekin lankidetzan lotutako mikro-proiektuak gauzatzen dituzte.

Proiektua Euskal Herriko Unibertsitateak, Bordel-Akitania Berriko Unibertsitateak eta Euskampus Fundazioak elkarlanean garatzen dute, Campus Euskampus Bordeaux aliantza estrategikoaren markoan eta POCTEFA VI (2021-2027) Interreg Programaren finantziazioarekin.

Ezagutu proiektua.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.