Administrativa
  • Albisteak

Lan eskaintza: Administrazioko Teknikaria Euskampus Fundazioan

Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia fundazioa, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitatea (UB) erakundeak izanik sustatzaile, eta fundazioaren lantaldean administrazioko teknikari lanak egingo dituen pertsona baten bila dabil.

Eginkizunak:

Aukeratutako pertsonak eginkizun eta zeregin hauek bete beharko ditu, besteak beste:

• Fundazioan kontularitzarekin, zergekin, lanarekin eta legeekin lotutako zereginetan laguntzea; zehazki:

  • Fundazioaren unitateetako fakturak hartu, gorde eta erregistratzea.
  • Nominak egitea.
  • Kontratuak prestatzea eta gizarte segurantzarekin kudeaketa lanak egitea (langileen altak eta bajak).
  • Proiektuen kontrol ekonomikoa eta justifikazioak prestatzea. o Bankuetako gestioak.
  • Zergak aurkeztea.

• Administrazioko askotariko jarduerak.

Baldintzak:

  • Hiru urteko esperientzia egiaztatua antzeko lanpostu edo eginkizunetan.
  • Unibertsitateko goi mailako titulazioa baloratu daiteke, batik bat, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradua, Ekonomiako gradua edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua.
  • Kontularitzan ezagutza eta esperientzia izatea, baita lanaren, merkataritzaren eta zergen arloko legeei dagokienez ere.
  • ERP ingurunean aurrez lan egin izana. SAGE ezagutzea baloratuko da.
  • Sektore publikoari eta fundazioei buruzko legeak ezagutzea.
  • Hizkuntzak: ingeles eta euskara maila handia, bai ahoz, bai idatziz.

Gaitasunak:

  • Autonomia, proaktibitatea eta ekimenerako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eta konpromiso maila handia.
  • Ahalmen analitiko handia.
  • Presioarekiko eta ziurgabetasunarekiko tolerantzia.
  • Informazioa lortzeko eta aztertzeko trebetasuna.
  • Antolatua eta ordenatua izatea.
  • Aniztasunaren eta kulturaniztasunaren kudeaketa.

Zer eskaintzen da?

Berehala hastea lanaldi osoko (40 ordu) kontratu mugagabearekin. Egoitza batean baino gehiagotan aritu beharra (Bilboko eta Leioako egoitzetan) Nazioartean proiekzio handia duen eta lurraldearekin lotura estua duen proiektu batean parte hartzea.

Soldata negoziatu egingo da, hautagaiaren profilaren arabera.

Interesdunek curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna bidali behar dituzte martxoaren 6a baino lehen helbide elektroniko honetara: jobs@euskampus.eu; erreferentzia: #euskampus_tecnico_administracion.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.