Euskampus Fundazioa sustatzaile, eta komunitate aberats eta askotarikoak aktibatu eta mobilizatuko dituen pertsona baten bila dabil.
Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da. Euskampus Fundazioa hainbat programa diseinatu eta garatzen dabil egun, besteak beste, Euskadin pertsonek (pazienteek, zaintzaileek eta osasun arloko profesionalek) minbiziarekin bizitzeko duten modua aldatzea xede duen BIZI ON ekimena. Horretarako, hainbat profiletako eta hainbat ingurunetako jende asko kontzientziatu, aktibatu eta mobilizatu behar da. BIZI ON komunitatea abian da jada eta, orain, bultzada handiagoa behar du hazteko eta lortu nahi dugun aldaketa eragiteko. Misio ausart horretan, zaintza ereduak eraldatzen dituen The Care Lab taldeko aktibistekin elkarlanean ari da Euskampus.
Ideia erakargarria iruditzen bazaizu eta BIZI ON mugimenduarekin konprometitu nahi baduzu, bidali zure CVa eta motibazio gutun bat, ekainaren. 14a baino lehen, helbide elektroniko honetara: jobs@euskampus.eu (erreferentzia: #euskampus_Community Organiser).
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu