Iragan maiatzaren 29an FICOBAn (Irun) egindako azken EmPACTi3 workshopeko parte hartzaileak
- Albisteak
Enplegagarritasuna inpaktuarekin 3 azken tailer honetan agurtuko da
Iragan maiatzaren 29an Irungo FICOBA erakustazokan egin zen EmPACTi3 mugaz gaindiko proiektuaren 2025-2026ko enplegagarritasun bidearen hirugarren eta azken workshopa. Jardunaldiak ikasleak, irakasleak eta erakunde laguntzaileak bildu zituen ikasturtean zehar garatutako proiektuen emaitzak partekatzeko eta unibertsitate eta lurralde mailako lankidetza esperientzia horren bidez sortutako ikaskuntzei buruzko gogoeta egiteko.
Euskampus Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) Euskampus Bordeaux Mugaz gaindiko Kanpusaren esparruan sustatuta, EmPACTi3 proiektuak azken bi urteetan ikasleek, irakasleek eta mugaz alde bietako eragileek osatutako diziplina anitzeko taldeen sorrera bultzatu du. Taldeak Challenge Based Education (CBE) metodologiari jarraiki lan egin du. Helburua: gizarte eta ingurumenaren trantsizioaren erronkei erantzuteko gai diren lankidetza proiektuak garatzea osasunaren, ozeanoen iraunkortasunaren, trantsizio energetikoaren eta ekonomia zirkularraren esparruetan.
Aurreko workshopak ez bezala, erronken diseinua eta jarraipena izan baitzituzten ardatz, azken topaketa honek itxiera, balorazio eta ospakizun izaera izan zuen. Parte hartzaileak goizean goiz bildu ziren esperientziak partekatzeko eta egindako bideari buruzko balantzea egiteko jardueretan parte hartzeko.
Jardunaldiari hasiera emateko, ongi etorria egin eta kafea eskaini zitzaien Bordeletik, Iparraldetik, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik etorritako parte hartzaileei. Ondoz ondoko bi aretotan eman zitzaion hasiera jardunaldiari, eta horietako areto batean ikasle talde batek bere aurkezpenak entseatu zituen Pitch moduan (3 minututik beherako aurkezpenak). EmPACTi3 proiektuak komunikazio zientifikoaren arloko 2 prestakuntza eskaini dizkio ikasleen taldeari: Pitch eta poster zientifikoen sorrera. Areto nagusian, ikasleek, irakasleek eta erakundeek taldekako gogoeta dinamikan parte hartu zuten, eta proiektuan zehar garatutako gaitasunak, ikasleen profesionaltasunari egindako ekarpenak eta jasotako ikaskuntzak etorkizuneko testuinguru akademikoetan eta profesionaletan aplikatzeko aukerak aztertu zituzten.
Goizaren bigarren zatian, denean aurrean aurkeztu ziren 30 ikaslek osatutako taldeek ikasturtean zehar garatutako proiektuak. Pitch eta posterren bidez, taldeek partekatu egin zituzten lortutako emaitzak, aurre egindako erronkak eta hainbat hilabetetan elkarlanean lortutako emaitzak. Hilabete horietan, gradu amaierako lanak, master amaierakoak, irakasgai proiektuetako eta doktoretzako lanak (PhD) egin dira lurraldeko erakundeen erronkei erantzunez. Aurkezpen guztietan nabarmendu egin zen aste 1eko mugaz gaindiko mugikortasunek emandako balioa, aste horretan ikasleek harrera egindako erakundearen eremuan murgildu ahal izan baitira eta hartan zuzenean lan egin. Aurkezpen horiei esker, EmPACTi3 proiektuaren nortasun ezaugarri diren diziplina, kultura eta eleaniztasun ikuspegien aniztasuna ikusarazi zen. Euskara, frantsesa eta gaztelera modu naturalean erabili ziren jardunaldi osoan, mugaz gaindiko komunitate honen hizkuntza eta kultura aberastasuna agerian utzirik.
Jardunaldiari amaiera emateko, parte hartzaileek jarduera ludiko eta ospakizun batean parte hartu zuten, eta esperientzia honi esker aldean daramaten “bagajeari” buruzko eta eskuratutako ikaskuntzak proiektatu nahi dituzten eremuei buruzko gogoeta egin zuten. Erantzunek, parte hartzaile bakoitzak egindako paperezko hegazkin txikietan jasoak eta, jarraian, bikoteka aireratuak izan ondoren, horma irudi bat osatu zuten, egindako ibilbidea eta mugaz gaindiko esperientzia honetatik elikatu ahal izango diren etorkizuneko ibilbide pertsonalak eta profesionalak sinbolizatu zituena. Jardunaldia amaitzeko, argazki bat egin zen EmPACTi3 proiektuan esku hartutako parte hartzaile guztiekin, eta, jarraian, luntxa ikasleek sortutako posterren inguruko trukerako gune informal batean.
Berehala egongo dira ikusgai pertsona eta erakunde protagonisten lekukotasunak jasotzen dituzten bideoak eta EmPACTi3 25-26 edizioko proiektu bakoitzari buruzko informazioak.
Gaiari buruzko albisteak
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu